FITXAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria

Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.

Marianna-Seidl-Eibar-SD

Marianna Seidl ezker hegaleko estatubatuarra. Irudia: SD Eibar

Marianna Seidl (Colorado, 2001) SD Eibarren hamargarren aurpegi berria da 2026-27 denboraldirako. Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.

Talde armaginak ohar batean jakinarazi duenez, Seidlek gaitasun fisikoa, sakontasuna eta oin ona ditu.

Bere profilak erasora maiz jotzeko aukera ematen dio, aurkariaren zelaian oso jokalari zorrotza da, defentsako lanari uko egin gabe.

Fitxaketa honekin, Eibarrek abiadura, sakontasuna eta proiekzioa batu ditu bere ezker hegalean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X