Eibarrek garaipena lortu du Kordobaren aurka, eta dena azken jardunaldian erabakiko da (2-0)
Armaginek ez dute igoera euren esku bakarrik, aurretik dituztelako Castello eta Burgos, bi puntuko aldearekin.
Eibar vs Kordoba. Argazkia: @SDEibar
Eibarrek promozio postuetan sartzeko itxaropenari eusten dio, igande honetan Hypermotion Ligako azken-aurreko jardunaldian Kordobari 2-0 irabazi ondoren, Javi Martonen bi gol goiztiarri esker. Hala ere, armaginek ez dute bere esku bakarrik igoera, aurretik dituztelako eta bi puntuko aldearekin Castello eta Burgos, eta hirurek jokoan dute EA Sports Ligara igotzeko azken postua.
Partida bizi hasi da Juan Bernatek ezker hegaletik egindako jokaldi azkar batekin, area barruan ondo kokatutako Javi Martoni erdiraketa jarriz, eta nafarrak oso ondo jo du hankarekin armaginen lehen gola egiteko, partida hasi orduko, 4. minutuan (1-0).
Bere abantailarekin, Eibarrek lasai jokatu du, eta are gehiago 16. minutuan, Kordobak defentsan egindako beste akats bat aprobetxatuta. Pase horizontala Martonentzat, eta honek, oztoporik gabe, bigarren gola nahierara sartu du armaginentzat (2-0).
Bigarren goletik aurrera ausartago jokatu duten arren, bisitariek ezin izan dute aldea murriztu atsedenaldiaren aurretik.
Ivan Ania partidaren bila atera da atsedenaldiaren ostean, aldaketa hirukoitzarekin. Hala ere, lehenengo aukera Eibarrentzat izan da, 48. minutuan Corpasek egindako jaurtiketa gurutzatu batekin.
Kordobak gogor ekin dio Percanen jaurtiketarekin. Jarraian, berriz area barruan, Cuberoren jaurtiketa bat izan da arriskua andaluziarren atera eraman duena.
Amaierara arte kordobarrak tematzen jarraitu dute, Magunagoitiak gelditu duen Gotiren jaurtiketa batekin 85. minutuan. Azkenean, Diego Britek ere jaurtiketa batekin probatu du, baina gaur ez da Kordobako golegileen arratsaldea izan.
Te puede interesar
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.
Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita
Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.