Marco Morenok Eibar utziko du Brasilgo Bahia taldera joateko
Atzelari kanariarra iragan denboraldiko udako merkatuan iritsi zen talde armaginera. Moreno hasierako hamaikakoetan izan zen txapelketaren zati handi batean, lesio batek taldetik kanpo utzi zuen arte.
Marco Moreno, iragan denboraldiko partida batean. Argazkia: Europa Press
SD Eibarrek eta Sport Clube Bahiak akordioa itxi dute Marco Moreno jokalaria talde brasildarrarera joateko, talde gipuzkoarrak gaur jakitera eman duenez.
Atzelari kanariarra joan den denboraldiko udako merkatuan iritsi zen talde armaginera, eta heldu zenetik 30 neurketa ofizial jokatu ditu eibartarrekin. Azken denboraldian 2.500 minutu baino gehiago eman ditu zelaian.
Eibarrek eskerrak eman dizkio Marco Morenori klubean egindako "lanagatik, eta izandako dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik".
Morenok hasierako hamaikakoetan tokia izan zuen denboraldiaren zati handi batean, Hypermotion Ligan, lesio batek deialdietatik at utzi zuen arte txapelketaren azken zatian.
Talde armaginak "zorterik handiena" opa dio bere erronka pertsonal eta profesional berrian.