Sufrituta irabazi dio Eibarrek Huescari Ipuruan (2-1)
Eibarrek Huesca gainditu du Ipuruan Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partidan.
Lehen minutuak lasaiak izan dira, elkar neurtzen aritu dira bi taldeak. Hori bai, gol aukera garbienak Eibarrek izan ditu.
Seigarren minutuan, Nolaskoainek zelaia utzi behar izan du, min hartuta.
31. minutuan, Javi Martonek lehen gola barkatu du, kanpora errematatu baitu Arbillak erdiratutako baloia.
45.ean, Martonen beste aukera bat, baina Huescako atezainak erantzun ona eman dio.
Atsedenaldiaren ostean, Eibarrek aurrea hartu du markagailuan, Martonek egindako golari esker.
Huescak berdinketa lortu du 20 minutu geroago, 70.ean, Javi Mierren bitartez.
Hortik gutxira, bisitariak hamar jokalarirekin geratu dira epaileak txartel gorria atera baitio Alonsori.
78. minutuan, Sergio Alvarezek etxekoen bigarrena egin du eta hiru puntuak Ipuruan geratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.