Patri Ojeda, Marta Lopez de Guereñu, Laura Camino, Iara Lacosta eta Opah Clementek ez dute Eibarren jarraituko
Talde armaginak bost jokalari horiek erakutsitako "konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu ohar labur batean.
Marta Lopez de Guereñu, 28 zenbakiarekin, bere taldekideekin batera gol bat ospatzen. Irudia: SD Eibar
Patri Ojedak, Marta Lopez de Guereñuk, Laura Caminok, Iara Lacostak eta Opah Clementek ez dute Eibarren jarraituko, talde armaginak ohar baten bidez jakinarazi dutenez. Ekainaren 30ean kontratua bukatzen zaie bost jokalari horiei, eta ez diete berrituko. SD Eibarrek bost jokalari horiek erakutsitako "konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu ohar labur batean.
Laura Caminok lau denboraldi eman ditu armagin gisa. Kantabriarrak 107 partida jokatu ditu Liga eta Koparen artean Eibarrekin, eta 11 gol sartu ditu. Patri Ojedak bi denboraldi egin ditu taldean, eta jokalari kanariarrak 53 neurketa jokatu eta gol bakarra sartu du.
Bestalde, Marta Lopez de Guereñu gipuzkoarrak armaginen elastikoa defendatu du denboraldi batez lehen taldean, eta hainbat denboraldi harrobiko taldeetan.
Iara Lacosta nafarra armagina izan da denboraldi batez, 1.200 minututik gora jokatu ditu, eta hiru gol sartu. Azkenik, Opah Clement tanzaniarrak ere denboraldi bakarra egin du SD Eibarren. Afrikarrak 686 minutu jokatu ditu, eta gol bakarra egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.