Beñat San Josek Eibarren jarraituko du 2027ra arte
Talde armaginaren 60 partida zuzendu ditu 2025eko otsailean iritsi zenetik, 27 garaipen lortuta.
Beñat San Jose entrenatzaile donostiarrak Eibarren entrenatzaile izaten jarraituko du 2027ra arte, talde armaginarekin lortutako akordioaren arabera.
Denboraldi honetan, 43 puntu lortu ditu taldeak azken 20 jardunaldietan. Hala, itzuli bakarrean egindako puntuen historiako erregistrorik onena gainditu du, San Joseren gidaritzapean. 2023-24 denboraldian 41 puntu eskuratu zituen; 39, berriz, 2024-25ekoan, eta Hypermotion Ligarako igoera (2013-14).
Denboraldi eta erdian, Beñat San Josek 60 partida zuzendu ditu: horietatik 27 irabazi ditu; 17, berdindu, eta 16, galdu. Entrenatzaile donostiarra 2025eko otsailean iritsi zen Ipuruara, Saudi Arabian, Txilen, Bolivian, Mexikon, Arabiar Emirerri Batuetan eta Belgikan lan egin ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Astralagak, Iribarrenek, Facilak eta Morenok amaitu dute euren Eibarreko etapa
Eunate Astralagak, Amaia Iribarrenek, Garazi Facilak eta Emma Morenok amaitu dute euren lagapena, eta euren taldeetara itzuliko dira denboraldia amaitzean.
Anaitz Arbillak Eibarrekin berritu du, 2027ko ekainera arte
Talde armaginaren kapitaina duela hamar urte iritsi zen klubera, eta, orain arte, 309 partida jokatu ditu; 2025-2026 denboraldian, 35 neurketatan zelairatu da, horietako 33tan titular izan da.
Patri Ojeda, Marta Lopez de Guereñu, Laura Camino, Iara Lacosta eta Opah Clementek ez dute Eibarren jarraituko
Talde armaginak bost jokalari horiek erakutsitako "konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu ohar labur batean.
Iñaki Goikoetxeak Eibar entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian
Talde armaginak F Ligan jarraitzea lortu du, eta, ondorioz, laugarren denboraldia egingo du maila gorenean.
Anaitz Arbilla: “Triste gaude, baina oso harro nago talde honekin"
Anaitz Arbilla SD Eibarren jokalariaren adierazpenak dira, Castelloren aurka 2-1 galdu ostean. Emaitzak igotzeko play-offa jokatzeko aukerarik gabe utzi du talde armagina. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Eibarren ametsa Castalian lausotu da (2-1)
Talde armagina play-offetik kanpo geratu da, Castelloren aurka galdu du eta. Irabazi egin behar zuen eta beste emaitza batzuen zain egon, baina gaurkoan dena kontrako izan du.
Garaipen batekin esan dio agur Eibarrek denboraldiari (2-1)
2-1 garaitu du Eibarrek Dux Logroño Ipuruan jokatu duen 2025-26 denboraldiko azken partidan. Gaurkoa Arene Altonagak Eibarren elastikoa jantzita jokatu duen azken partida izan da, 8 denboraldi eman ostean bertan.
Beñat San Jose: “Castello bere etxean aurkari oso zaila da"
Eibar taldeko entrenatzailea armaginek igandean Castalian Castelloren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. San Josek aurkarien kalitatea eta indarra nabarmendu ditu, eta play-offak jokatzeko irabaztea oso garrantzitsua dela.
Mireia Masegurrek 2027ra arte berritu du Eibarrekin
Kataluniako atzelariak armaginekin duen lotura luzatu du "kirol-proiektuaren funtsezko pieza" gisa sendotuz.