Jose Corpasek eta Toni Villak ez dute Eibarren jarraituko
Corpasek bost denboraldi eman ditu Eibarren, eta Toni Villa, aldiz, azken bi denboraldietan izan da talde armaginean.
Jose Corpasek bost denboraldi eman ditu Eibarren. Argazkia: Europa Press.
Jose Corpasek eta Toni Villak ez dute Eibarren jarraituko, asteazkenean klub armaginak iragarri duenez. Hain zuzen ere, Corpasek bost denboraldi eman ditu Eibarren, eta Toni Villa, aldiz, azken bi denboraldietan izan da euskal taldean.
Corpasek, Eibarrek gogora ekarri moduan, 207 partida ofizial jokatu ditu Gipuzkoako taldean; hori dela eta, Eibarrekin partidarik gehien jokatu dituzten hamabost jokalarien zerrendan sartzea lortu du: “Bost urtez, Corpas jarraipenaren sinonimoa izan da, beti izan da, denboraldiz denboraldi txapelketa guztietan lan ona egin izan du”, adierazi du Eibarrek, bere web-orrian.
Toni Villari dagokionez, jokalaria 28 partidatan zelairatu da armagin gisa, 2024tik.
Zure interesekoa izan daiteke
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar talde australiarretik heldu da.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.
Nerea Sanchez, Eibarko jokalari berria
Talde armaginak 2028ra arteko kontratua sinatu du erdilariarekin.
Eibarrek Pejiño eta Imanol García de Albeniz aurkeztu ditu
Eibarrek Pejiño eta Imanol Garcia de Albeniz fitxaketa berriak aurkeztu ditu. Gallartakoak ondo ezagutzen du Eibar, utzita aritu baitzen eta berriro dator atzeko lerroa indartzera. Pejiñok, aldiz, metro batzuk aurrerago, erasoan jokatzen du, eta azken metroetan jokalari erabakigarria izateko fitxatu du Eibarrek.
Eibarrek denboraldiaurrea hasi du Areition
Eibarrek gaur ekin dio denboraldiaurreari Areition, Jokin Aranbarri entrenatzaile berriaren eskutik. Gaur estreinatu dituzte lehen taldearen instalazio berriak. Guztira, lehen taldeko 22 jokalarik lan egin dute, eta bigarren taldeko 6 jokalari batu zaizkie. Ivan Gil bakarrik falta izan da.
Eibarrek Imanol Garcia de Albeniz fitxatu du, 2029ra arte
Ezker hegaleko atzelari bizkaitarra, 2022-2023 denboraldian, Eibarren aritu zen, Athleticek utzita. Talde armagineko futbolari berria Sparta Pragatik iritsi da; 2025-2026 denboraldia, baina, Andorran eman du, Hypermotion Ligan.