Anaitz Arbillak Eibarrekin berritu du, 2027ko ekainera arte
Talde armaginaren kapitaina duela hamar urte iritsi zen klubera, eta, orain arte, 309 partida jokatu ditu; 2025-2026 denboraldian, 35 neurketatan zelairatu da, horietako 33tan titular izan da.
Arbillak gutxienez 2027ra arte jarraituko du Eibarren. Argazkia: Europa Press.
Anaitz Arbillak, Eibarren kapitaina bera, Gipuzkoako taldearekin berritu du, 2027ko ekainera arte, euskal klubak iragarri duenez, asteartean.
Klub armaginak, hala, adierazi du atzelari nafarrak jarraitu egingo duela. 39 urte bete berritan, titularra da, azken denboraldian erakutsi duenez; izan ere, Beñat San Jose entrenatzaileak 35 partidatan zelairatu du, 33tan hasierako hamaikakoan, eta 2.800 minutu baino gehiago eman ditu berdegunean. Arbilla duela hamar urte iritsi zen Eibarrera, eta 309 partida jokatu ditu; klubeko historian, partida gehien jokatu dituzten bost jokalarien zerrendan sartu da.
Darabilen mailagatik, erreferentea izan da azken urteotan. “Zelaian eta zelaitik kanpo zer jarrera duen” izan dute kontuan, berritzea eskaintzeko; eragin handia du, jokatutako partidei eta minutuei erreparatuta, eta, halaber, aldagelan gainerako jokalariek dioten errespetuagatik. Gainera, “harrobiko gazteak ere hari begira dabiltza”, dio klubak, ohar bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.
Nerea Sanchez, Eibarko jokalari berria
Talde armaginak 2028ra arteko kontratua sinatu du erdilariarekin.
Eibarrek Pejiño eta Imanol García de Albeniz aurkeztu ditu
Eibarrek Pejiño eta Imanol Garcia de Albeniz fitxaketa berriak aurkeztu ditu. Gallartakoak ondo ezagutzen du Eibar, utzita aritu baitzen eta berriro dator atzeko lerroa indartzera. Pejiñok, aldiz, metro batzuk aurrerago, erasoan jokatzen du, eta azken metroetan jokalari erabakigarria izateko fitxatu du Eibarrek.
Eibarrek denboraldiaurrea hasi du Areition
Eibarrek gaur ekin dio denboraldiaurreari Areition, Jokin Aranbarri entrenatzaile berriaren eskutik. Gaur estreinatu dituzte lehen taldearen instalazio berriak. Guztira, lehen taldeko 22 jokalarik lan egin dute, eta bigarren taldeko 6 jokalari batu zaizkie. Ivan Gil bakarrik falta izan da.
Eibarrek Imanol Garcia de Albeniz fitxatu du, 2029ra arte
Ezker hegaleko atzelari bizkaitarra, 2022-2023 denboraldian, Eibarren aritu zen, Athleticek utzita. Talde armagineko futbolari berria Sparta Pragatik iritsi da; 2025-2026 denboraldia, baina, Andorran eman du, Hypermotion Ligan.