Eibarrek seigarren partida irabazi du jarraian, Ipuruan, eta Garitano kolokan utzi du (3-1)
Corpas, Marton eta Adu Aresen golek garaipena eman diete armaginei Cadizen aurka. Gauzak horrela, gora begira jarraitzen dute.
Corpas, lehen gola ospatzen. Argazkia@SDEibar
Eibarrek seigarren garaipena lortu du jarraian, Ipuruan, Cadizi 3-1 irabazita. Promoziora hurbildu dira, eta Garitano oso jota utzi du emaitzak.
Euste-partida izan da, eta erasoko aukera gutxi izan da lehen ordu laurdenean.
Lehen ordu erdia pasata, Jorge Morenok Nolaskoain lurrera bota du area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Jose Corpasek jaurti du, eta Eibar aurretik jarri du (1-0).
Golak etxeko taldea suspertu du, eta 42. minutuan iritsi da Javi Martonen gola. Aurrelariak jaurtiketa gogorra egin du, eta Cadizen atean sartu du baloia (2-0).
Bigarren zatia ere Eibarren agintearekin hasi da, eta Adu Aresek ez du barkatu 83. minutuan, eta doi-doi jaurtita, ezker zutoinera lerratuta, gola egin du (3-0).
Cadizek ohorearen gola aurkitu du, Brian Ocamporen bitartez. Area kanpotik errematatu du, ezker zutoinera itsatsita (3-1).
Zure interesekoa izan daiteke
Rocio Candal: “Uste dut taldeak oso ondo amaitu duela denboraldia”
Eibarren Emakumezkoen Futboleko Arloko arduradunak, asteazkenean, amaitu berri den denboraldiaren gaineko balorazioa eman du. Candalek nabarmendu du klubaren asmoa dela proiektuari “jarraipena” ematea, hartzen ari den erabakiak eta dituen planak kontuan izanik.
Arene Altonaga, Eibarri agur esan ondoren: “Asko disfrutatu dut, eta oso zorte ona izan dut"
"Orangoz, ez dakit zer egingo dudan familiaz eta udaz gozatzeko", adierazi du Leioako jokalariak. Bizkaitarrak onartu du ama izateak pisu handia izan duela Eibar uzteko erabakian.
Cesar Palacios: “Datorren denboraldiari pazientziaz eta egonkortasunez ekitea oso garrantzitsua dela uste dut”
Cesar Palacios Eibar futbol taldeko kirol zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin du denboraldiaren eta taldearen etorkizunaren balantzea egiteko. Adierazpenak, gaztelaniaz.
Jose Corpasek eta Toni Villak ez dute Eibarren jarraituko
Corpasek bost denboraldi eman ditu Eibarren, eta Toni Villa, aldiz, azken bi denboraldietan izan da talde armaginean.
Beñat San Josek Eibarren jarraituko du 2027ra arte
Talde armaginaren 60 partida zuzendu ditu 2025eko otsailean iritsi zenetik, 27 garaipen lortuta.
Astralagak, Iribarrenek, Facilak eta Morenok amaitu dute euren Eibarreko etapa
Eunate Astralagak, Amaia Iribarrenek, Garazi Facilak eta Emma Morenok amaitu dute euren lagapena, eta euren taldeetara itzuliko dira denboraldia amaitzean.
Anaitz Arbillak Eibarrekin berritu du, 2027ko ekainera arte
Talde armaginaren kapitaina duela hamar urte iritsi zen klubera, eta, orain arte, 309 partida jokatu ditu; 2025-2026 denboraldian, 35 neurketatan zelairatu da, horietako 33tan titular izan da.
Patri Ojeda, Marta Lopez de Guereñu, Laura Camino, Iara Lacosta eta Opah Clementek ez dute Eibarren jarraituko
Talde armaginak bost jokalari horiek erakutsitako "konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu ohar labur batean.
Iñaki Goikoetxeak Eibar entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian
Talde armaginak F Ligan jarraitzea lortu du, eta, ondorioz, laugarren denboraldia egingo du maila gorenean.
Anaitz Arbilla: “Triste gaude, baina oso harro nago talde honekin"
Anaitz Arbilla SD Eibarren jokalariaren adierazpenak dira, Castelloren aurka 2-1 galdu ostean. Emaitzak igotzeko play-offa jokatzeko aukerarik gabe utzi du talde armagina. (Adierazpenak, gaztelaniaz)