Hirugarren porrota jarraian jaso du Eibarrek (1-2)
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.
Eibarrek 1-2 galdu du Cultural Leonesaren aurka igande honetan Ipuruan jokatu den Hypermotion Ligako 16. jardunaldiko partida.
Armaginak nagusi izan dira hasieran, aurkariaren area gainean presio handia eginez. Horren ondorioz, Bautistak hiru aukera izan ditu jarraian golen bat sartzeko, baina ezin izan du ez buruz, ez ezkerrarekin, ez eskuinarekin.
Gola aurkitu duena Arbilla izan da, Magunazelaiak bigarren zutoinean egindako erdiraketa on baten ondoren, baloia bere taldekideari eman baitio, nahi bezala sar zezan (1-0).
Lehen zatiko azken minutuetan, Magunazelaiak lurrera bota du Justo area barruan. Hasieran epaileak jokoz kanpokoa adierazi du, baina, VARaren berrikuspenaren ondoren, penaltia adierazi du. Justok berak berdindu du partida hamaika metroetatik (1-1).
Bigarren zatia hasi eta gutxira, Cultural Leonesa aurretik jarri da Ojedak bigarren zutoinera egindako jaurtiketa gurutzatu bati esker (1-2).
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.
Zure interesekoa izan daiteke
Arene Altonaga: "Derbi bat irabazteko gogoa dugu, baina Reala hirugarren postuan dago eta talde oso sendoa da"
Erdilari armaginak uste du Reala "indartsu" dagoela, nahiz eta Edna Imaderen falta nabaritu. "Trantsizioan" izango direla erantsi du, baina, hala ere, "jokalari oso onak dituzte, eta kontu handiz ibili beharko gara". Datorren igandeko derbia zuzenean jarraitu ahal izango da EITBn, 11:55etik aurrera.
Armaginek berdinketa erdietsi dute Granadan, baina gabezia asko erakutsi dituzte (0-0)
Ondorioz, Beñat San Joseren taldeak salbatzeko moduan jarraitzen du. Bi taldeek lehen zati aspergarria egin dute, abagune urrirekin. Bigarren zatian ez da norgehiagoka asko aldatu.
Eibarrek galdu egin du Madril CFF taldearen aurka, bigarren zati txarraren erruz (1-3)
Carmen Alvarezek aurretik jarri ditu armaginak lehen zatian, baina bigarrenean Madrilgo taldeak hiru gol sartu ditu eta garaipena lortu du.
Eibarrek ezin izan du punturik eskuratu Burgosen aurka (1-0)
Partida parekatua izan den arren, Burgosek bigarren zatian sartutako gola erabakigarria izan da; armaginak, azken minutura arte saiatu diren arren, ez dute berdinketa lortu.
Eibarrek penaltiz irabazi dio Alhamari (0-1)
Eibarrek 0-1 irabazi dio Alhamari F Moeve Ligako 15. jardunaldian. Carmen Alvarezek sartu du partidako gol bakarra, penaltiz, eta armaginak sailkapeneko bederatzigarren postura igo dira.
Eibarrek 2028ra arte berritu du Ander Madariagaren kontratua
Berangoko erdilari gazteak (23 urte) armaginen lehen taldeko fitxa dauka denboraldi honen hasieratik.
Armaginen garaipena 2026a estreinatzeko (2-1)
Bart Ipuruan jokatutako partidan, armaginek markagailua irauli zuten Alvaro Rodriguezen eta Javi Martonen golei esker, eta garaipenak Eibarren joera ona sendotu du.
Eibarrek porrot egin du Madrilen, eta Erregina Kopatik kanpo geratu da (3-2)
Talde armaginak bi gol sartu ditu norgehiagokaren azken txanpan, baina ezin izan du emaitza irauli, eta agur esan dio Erregina Kopari.
Eibar garaipenaren bidera itzuli da Valladolid menderatuta (3-0)
Armaginak hasieratik bukaeraraino nagusitu dira, eta emaitza honekin amaiera eman diote bolada txarrari, bost jardunalditan garaipenik lortu gabe egon eta gero.
Eibarrek ezin izan du Elxen aurka (0-1), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da
Adam Boayar Elxeko jokalariak egin du, 27. minutuan, final-hamaseirenetako kanporaketan erabakigarria izan den gola, Ipuruan. 71. minutuan, Dituro atezainak penalti bat gelditu dio Jose Corpasi.