Eibarrek porrota jaso du Deportivoren aurka eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du
Talde armaginak gol bakarragatik galdu du Riazorren, eta bere zelaitik urrun oraindik partidarik irabazi ez duen bigarren mailako talde bakarra da.
Irudia: Hypermotion Liga
Deportivok eta SD Eibarrek Riazorren jokatu dute, eta Galiziako taldea 1-0 gailendu da Hypermotion Ligako 27. jardunaldiko partidan.
Etxeko taldeak indartsu abiatu du partida, korner oso itxi batean lehen abisua emanda. Hala ere, Zakaria Eddahchourik Mario Sorianoren bakarkako jokaldi bat aprobetxatu du 16. minutuan gola egiteko.
Eibarrek abagune argia izan du partida hasi eta berehala, baina Alvaro Fernandez atezainak Javi Martonen gola saihestu du. 1-0ekoaren ostean, Deportivok lerroak itxi eta baloia laga du, eta euskal taldeak hartu du kontrola, azken metroetan beharrezko zehaztasunik izan gabe.
Bigarren zatian, Eibar berdinketaren bila joan da, eta Adu Aresek zutoinera bidali du lehen jaurtiketa. Bisitariek izan dute baloiaren jabetza, eta aurkariaren areara iritsi dira behin eta berriro. Deportivok, aldiz, ez du ia kontraerasorik egin. Hala ere, markagailua ez da mugitu, eta Eibarrek bere dinamika ona gelditu du lehia zuzen batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.