Behar gorrian dagoen Rayoren egoera baliatu nahi du Eibarrek
Eibarrek Rayo Vallecanori egingo dio bisita ostiral honetan (21:00etan), Ligako hamalaugarren jardunaldiari hasiera emango dion partidan. Armaginek Real Madrili irabazi zioten aurreko astean, Ipuruan, eta beste garaipen batekin 21 puntu lortuko lituzkete.
Jose Luis Mendilibar eibartarren entrenatzaileak Diop eta Arbilla jokatzeko moduan izango ditu Rayoren aurka, baina litekeena da hasieratik ez aritzea.
Izan ere, logikoena litzateke joan zen asteko hamaikako beraren aldeko apustua egitea Mendilibarrek, nahiz eta entrenatzaile bizkaitarrarekin ezer ez den ziurra, kontuan izanda, gainera, taldean ez dagoela nahitaez jokatu behar duen "izarrik".
Rayok, bere aldetik, behar gorrian egingo dio aurre norgehiagokari, jaitsiera postuetan erabat murgilduta egoteaz gain, Michel entrenatzailearen etorkizuna airean baitago.
Madrildarrek ez dute neurketarik irabazi laugarren jardunalditik, Huescaren aurka garaipena lortu zutenean; beraz, hamaika partida daramatza hiru puntu aldi batean bereganatu gabe.
Rayoren zenbakiak honako hauek dira: partida bat irabazi, lau berdindu eta zortzi galdu. Ondorioz, sailkapeneko azken aurreko postuan dago, azkena den Huescarekin berdinduta.
Balizko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Dimitrievski, Tito, Amat, Galvez, Alex Moreno, Comesaña, Embarba, Imbula, Pozo, Trejo; eta Raul de Tomás.
Eibar: Riesgo, Ruben Peña, Ramis, Oliveira, Cote, Orellana, Jordan, Escalante, Cucurella, Enrich eta Kike Garcia.
Epailea: Undiano Mallenco.
Futbol-zelaia: Vallecas.
Ordua: 21:00.
Zure interesekoa izan daiteke
Beñat San Josek Eibarren entrenatzailea izateari utzi dio, eta Rayo Vallecanok fitxatu du
Gipuzkoako taldeko entrenatzaileak, duela bi aste, talde armaginarekin berritu zuen, baina Madrilgo taldearen entrenatzaile izango da, Iñigo Perezen ordez.
Angeles del Alamo, Eibarren aurrelari berria
Aurrelariak ehun partida baino gehiago jokatu ditu Espainiako futboleko maila gorenean.
Eibarrek 2027ra arte berritu du Juan Bernat
Talde armaginak eta Valentziako hegalekoak akordioa lortu dute kontratua denboraldi batez luzatzeko.
Rocio Candal: “Uste dut taldeak oso ondo amaitu duela denboraldia”
Eibarren Emakumezkoen Futboleko Arloko arduradunak, asteazkenean, amaitu berri den denboraldiaren gaineko balorazioa eman du. Candalek nabarmendu du klubaren asmoa dela proiektuari “jarraipena” ematea, hartzen ari den erabakiak eta dituen planak kontuan izanik.
Arene Altonaga, Eibarri agur esan ondoren: “Asko disfrutatu dut, eta oso zorte ona izan dut"
"Orangoz, ez dakit zer egingo dudan familiaz eta udaz gozatzeko", adierazi du Leioako jokalariak. Bizkaitarrak onartu du ama izateak pisu handia izan duela Eibar uzteko erabakian.
Cesar Palacios: “Datorren denboraldiari pazientziaz eta egonkortasunez ekitea oso garrantzitsua dela uste dut”
Cesar Palacios Eibar futbol taldeko kirol zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin du denboraldiaren eta taldearen etorkizunaren balantzea egiteko. Adierazpenak, gaztelaniaz.
Jose Corpasek eta Toni Villak ez dute Eibarren jarraituko
Corpasek bost denboraldi eman ditu Eibarren, eta Toni Villa, aldiz, azken bi denboraldietan izan da talde armaginean.
Beñat San Josek Eibarren jarraituko du 2027ra arte
Talde armaginaren 60 partida zuzendu ditu 2025eko otsailean iritsi zenetik, 27 garaipen lortuta.
Astralagak, Iribarrenek, Facilak eta Morenok amaitu dute euren Eibarreko etapa
Eunate Astralagak, Amaia Iribarrenek, Garazi Facilak eta Emma Morenok amaitu dute euren lagapena, eta euren taldeetara itzuliko dira denboraldia amaitzean.
Anaitz Arbillak Eibarrekin berritu du, 2027ko ekainera arte
Talde armaginaren kapitaina duela hamar urte iritsi zen klubera, eta, orain arte, 309 partida jokatu ditu; 2025-2026 denboraldian, 35 neurketatan zelairatu da, horietako 33tan titular izan da.