Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carmelo Cedrun Athleticeko atezain mitikoa zendu da

Carmelok Liga eta Kopa irabazi zituen euskal klubean, eta hamalau denboraldi eman zituen Bilboko taldean, 1950-1951 denboralditik 1963-1964 denboraldira bitartean. Guztira, 404 partida jokatu zituen Athleticekin; Raimundo Perez Lezamaren lekukoa hartu zuen, atepean, eta Jose Angel Iribarrek jaso zuen berea. 95 urte zituela hil da.

Carmelo Cedrun eta Iñaki Williams

Carmelo Cedrun eta Iñaki Williams, San Mamesen. Argazkia: Athletic.

Carmelo Cedrun Athleticeko atezain mitikoa zendu da, 95 urte zituela, klub zuri-gorriak astelehenean iragarri duenez. Carmelok Liga eta Kopa irabazi zituen euskal klubean, eta hamalau denboraldi eman zituen Bilboko taldean, 1950-1951 denboralditik 1963-1964 denboraldira bitartean. Guztira, 404 partida jokatu zituen Athleticekin; Raimundo Perez Lezama historikoaren lekukoa hartu zuen, atepean, eta Jose Angel Iribarrek jaso zuen berea.

Hain zuzen ere, gogora ekarri du Athleticek, Carmelok 1951ko apirilaren 15ean egin zuen debuta Lehen Mailan, San Mamesen, Athleticen eta Sevillaren arteko neurketa batean. 1955-1956 denboraldiko Liga irabazi zuen, eta 1955eko, 1956ko eta 1958ko Kopak; 1950rko Eva Duarte Kopa irabazi zuen, alegia, egungo Superkoparen aurrekoa.

Zornotzan jaiotako atezaina Espainiako selekzioarekin ere aritu zen; 1962ko Munduko Txapelketan, Txilen, bi partidatan zelairatu zen.

Nabarmentzeko modukoa da nola, gainera, Carmeloren semea, Andoni Cedrun, Athleticeko atezaina ere izan zen, XX. mendeko 80ko hamarkadako hasieran; gerora, azken horrek Zaragozan eman zituen hainbat denboraldi, Lehen Mailan ibilbide oso ona eginda. 

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X