Maddi Torrek Athleticekin berritu du, 2027ra arte
30 urteko erdiko atzelaria, Donostian jaioa eta Sopelan hazia bera, Athleticetik irten zen 2016an, 2015-2016 denboraldiko Liga irabazita, eta 2023an klub zuri-gorrira bueltatu zen: “18 urte nituen adina energia daukat, anbizio bera”, nabarmendu du, berritu eta gero.
Maddi Torrek Athleticen jarraituko du, gutxienez 2027ra arte. Argazkia: Europa Press.
Maddi Torre erdiko atzelariak denboraldi batez berritu du Athleticekin, 2027ra arte, ostegunean Bilboko klubak iragarri duenez. Torre, 30 urtekoa, Donostian jaioa eta Sopelan hazia bera, Athleticetik irten zen 2016an, 2015-2016 denboraldiko Liga irabazita, eta 2023an klub zuri-gorrira bueltatu zen: “18 urte nituen adina energia daukat, anbizio bera”, nabarmendu du, berritu eta gero.
Lehen Mailan, Athleticen ez ezik, Santa Teresan, Real Betisen eta Realean ere aritu da. Arestian esan bezala, 2025-2026 denboraldiko Liga du irabazita, Athleticekin, eta 2018-2019 denboraldiko Erregina Kopa ere bai, hori Realarekin.
Orain arte, Torrek 95 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, eta bost gol sartu: “Gogo handia dut berriro nire taldekideekin topo egiteko, staff tekniko berriarekin, gauzak ondo egiteko, eta ea Athletic Txapeldunen Ligara eramatea lortzen dugun, hori baita oraindik betetzeko daukadan nahietako bat", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Beñat Gerenabarrena, debuta egin ostean: “Txikitatik amestu dudan gauza bat da; pena emaitza ez dela nahi genuena izan”
Erdilari lekeitiarra hasierako hamaikakoan aritu da, Peio Canalesekin batera, 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligan Athleticek jokatu duen lehen partidan. Gerenabarrena ondo ibili da, baina Athleticek 1-3 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen, lehen minutuetatik hamar jokalarirekin jokatu eta gero.
Athleticek porrot mingarria jaso du Sevillaren aurka San Mamesen, Edin Terzicen debutean (1-3)
Osok, Ejukek eta Isaacek sartu dituzte Sevillaren golak, eta Paredesek lortu du etxekoena. Athletic hamar futbolarirekin aritu da hamargarren minututik, Yuriri txartel gorria atera baitiote, eta lehenengo eta hirugarren goletan huts egin du. Gerenabarrena hasierako hamaikakoan izan da, eta aurreneko aldiz jokatu du talde zuri-gorriarekin, baita Rinconek ere.
Edin Terzic: “Uste dut prest gaudela, entrenamenduetan eta lagunartekoetan erakutsi dugu”
Athleticek bihar hasiko du denboraldia Sevillaren aurka San Mamesen (17:00etan). Edin Terzic enrenatzeileak Nico Williams minik gabe ari dela entrenatzen esan du, baina Vivian ez dagoela jokatzeko prest. Taldea ondo dagoela uste du lehiaketa hasteko.
Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka
Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.
Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”
Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.
Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera
Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.
Nico Williams, Unai Simon eta Aymeric Laporte Lezamara itzuli dira oporraldiaren ostean
Nico Williams, Unai Simon eta Aymeric Laporte entrenamenduetara itzuli dira AEBetako, Mexikoko eta Kanadako Munduko Txapelketa irabazi ostean.
Athleticek 3-1 galdu du denboraldiaurreko azken-aurreko partida Marseillan
Athleticek 3-1 galdu du denboraldiaurreko azken-aurreko partida, Olympique Marseillaren aurka. Stade Velodromen jokatu dute partida, eta Angel Gomes, Igor Paixao eta Tadjidine Mmadi izan dira etxeko taldearen golegileak. Zuri-gorrien gola, berriz, Oihan Sancetek egin du.
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.