KLUBA UTZI DU

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Gomezek Udinesekin sinatu du, Athleticek salduta

Erdilari bermeotarrak, 23 urtekoa bera, Athleticeko lehen taldean 117 partida ofizial jokatuta utzi du klub zuri-gorria; 2023an egin zuen debuta Lehen Mailan. Athleticek zehaztu du kopuru finko bat eskuratuko duela transferentziagatik, eta aldagai ekonomikoak gordetzen dituela helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera.

Unai Gomez (Athletic)

Unai Gomezek 117 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, 2023tik. Argazkia: Europa Press.

Unai Gomez Athleticeko jokalariak Italiako Udinese taldearekin sinatu du, Athleticek salduta, asteazkenean Bizkaiko klubak iragarri duenez. Erdilari bermeotarrak, 23 urtekoa bera, Athleticeko lehen taldean 117 partida ofizial jokatuta utzi du klub zuri-gorria; 2023an egin zuen debuta Lehen Mailan. Athleticek zehaztu du kopuru finko bat eskuratuko duela transferentziagatik, eta aldagai ekonomikoak gordetzen dituela helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera.

Unai Gomez, Athleticek gogora ekarri du, Lezamako harrobian eta Danok Bat taldean hazi zen, futbolari bezala. Athleticeko lehen taldean, sei gol sartu ditu.

2023-2024 denboraldiko Errege Kopa irabazi zuen, taldekide guztiekin batera. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X