Astralaga, Gara, Amaia Martinez, Artero eta Iribarren Athleticera itzuliko dira, utzita ibili eta gero
Iragan denboraldian F Ligako taldeetan utzita jokatu zuten bost jokalariek. Guztiek, Amaia Martinezek izan ezik (2028), 2027ra arte dute kontratua.
Astralaga, Gara, Amaia Martinez, Artero eta Iribarren. Irudia: Athletic
Iragan denboraldian F Ligan utzita aritu ziren bost jokalari Athleticera itzuliko dira. Eunate Astralaga atezaina, Garazi Facila, Amaia Martinez eta Marina Artero atzelariak eta Amaia Iribarren erdilaria dira. Guztiek, Amaia Martinezek izan ezik (2028), 2027ra arte dute kontratua, Ibaiganek ohar luze batean jakinarazi duenez.
Eunate Astralagak SD Eibarren bi denboraldi eman ditu. Bigarrenean, 27 neurketa eta 2.430 minutu jokatu ditu. Guztira, 43 norgehiagoka jokatu ditu F Ligan, eta 20 urterekin itzuliko da Lezamara, ate azpian Adriana Nanclares estutzeko asmoz.
Berangoko atezainak 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa eta 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi zituen Espainiako selekzioarekin. 2025ean Espainiako talde nagusiak deitu zuen, eta Nations Leagueko txapelduna izan zen.
Haren ildo beretik, Garazi Facila (26 urte) ezker hegaleko atzelariak maila bikaina eman du Eibarren. 2023ko udan iritsi zen Athleticera Alavestik. Lodosako atzelaria utzita joan zen iragan udan. Garak 26 partida jokatu ditu, 2.300 minututik gora, eta gol bat sartu du.
Amaia Martinezek badaki zer den lehen talde zuri-gorriarekin debuta egitea; hala egin zuen 2022-2023 denboraldiko azken jardunaldian, Lezaman. Lehoiak amaiera eman dio RCD Espanyolen egindako bi urteko aroari. Lehenengoan, 2024-2025ean, 24 neurketatan parte hartu zuen, eta bigarren denboraldi honetan, hiru hilabete min hartuta eman zituen Lezaman. Otsailean agertu zen berriz, eta ordutik, berriro dabil bere saltsan, eta guztira 16 norgehiagoka jokatu ditu (1.255 minutu).
Marina Arterok bi denboraldi eman ditu Deportivo Abancan utzita. Barrikako erdiko atzelariak, zenbakiei dagokienez, iaz legez jardun du aurten, Riazorren. Azken denboraldian, 19 partida ofizial jokatu ditu, 800 minututik gora.
Azkenik, Amaia Iribarrenek, azken denboraldietan harrobiko talde zuri-gorriaren zelai erdian jokalari garrantzitsua izan ondoren, F Ligan debuta egin zuen Granada CF taldearen eskutik, 2024-2025ean. Talde andaluziarrean utzita jokatu ondoren, denboraldi honetan, utzita ibili da Eibarren. Nafarrak 1.685 minutu jokatu ditu armaginekin, F Ligako 25 norgehiagokatan eta Kopako batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Terzicek esan du baja seguru bakarra Vivianena dela eta Iñaki Williams “guztiz osatu" dela
Gainera, prestatzaile alemaniarrak Levanteren aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan azaldu duenez, Canalesek eta Guruzetak taldearekin lan egin dute, eta euren arazo fisikoak ia atzean utzi dituzte.
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.