Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean, Bilboko klubak asteazkenean iragarri duenez. Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren emakumezkoen lehen taldea zuzentzen; duela urtebete iritsi zen bertara, 2025ean, eta 2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligan zazpigarren postua erdietsi du Athleticek, bera entrenatzaile.
Lergak, guztira, 33 partida zuzendu ditu Athleticen, kontuan izanik Liga, Erregina Kopa eta Superkopa. Klub zuri-gorriak nabarmendu du hainbat jokalarik debuta egin dutela, haren erabakiz, Lezamako harrobian hazita; hain zuzen ere, hauexek dira: Eider Arana, Elene Gurtubay, Nerea Benito, Oihana Agirregomezkorta, Ane Bordegaray eta Irati Alfaro.
Orain, Athleticek zehaztu duenez, Lergak eta klubak berak ibilbide horri amaiera ematea adostu dute.