Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irene Oguizak Athleticekin berritu du, 2029ra arte

Klub zuri-gorriaren lehen taldeko kapitainak hiru urtez luzatu du bere kontratua. Oguizak zazpi denboraldi daramatza goreneko mailan, Athleticen denak, eta, epe horretan, 113 partida ofizial jokatu ditu, 14 gol sartuta. 

Irene Oguiza (Athletic)

Oguizak gutxienez 2029ra arte jokatuko du Athleticen. Argazkia: Athletic Club.

Irene Oguizak Athleticekin berritu du, ondorengo hiru denboraldietarako, 2029ra arte, ostegunean Bilboko klubak iragarri duenez. Oguizak, Athleticeko lehen taldeko kapitaina bera, zazpi denboraldi daramatza goreneko mailan, Athleticen denak, eta, epe horretan, 113 partida ofizial jokatu ditu, 14 gol sartuta. Erdilariak 26 urte ditu. 

“Denboraldi hauetan zehar”, adierazi du Athleticek, bere web orrian, “Irene Oguiza heldu egin da eta lidergoaren eredu bihurtu da, kapitainaren besokoa eramatean; zelai erdian, iparrorratza”, nabarmendu du Bizkaiko klubak.

Oguizak, euskal klubak jasotako adierazpenetan, zehaztu du berritzea “oso berezia” dela: “Oso pozik nago Athleticen beste hiru urtez jarraitzeagatik. Eskertzen diot klubari nigan jarritako konfiantza. Konfiantza handia dut dugun proiektuan, gaztea eta anbizioz beterikoa. Maitasun guztia errendimendu moduan itzuli nahi dut hurrengo denboraldietan".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X