Athleticek ez du bururik altxatzen eta enegarren porrota jaso du etxetik kanpo, Espanyolen aurka (2-0)
Lehen zatian, Athleticek ez ditu abaguneak aprobetxatu, eta Valverderen taldeak bizitasuna galdu du bigarren zatian. Pere Millaren eta Kike Garciaren golek erabaki dute norgehiagoka.
Unai Gomez, burumakur, partidako lehen gola jaso ondoren. Argazkia: EFE
Athleticek porrota jaso du Espanyolen aurka Bartzelonan (2-0), EA Sports Ligako 36. jardunaldian. Ernesto Valverderen taldeak ez du bururik altxatzen eta enegarren porrota jaso du etxetik kanpo. Espanyolek Athleticen aurka irabazi zuen bere azken partida, San Mamesen. Pere Millaren eta Kike Garciaren golek Jose Manuel Gonzalezen taldea berpiztu dute.
Athleticek gol aukerak izan ditu lehen zatian, nahiz eta partida parekatua izan den, jokoari eta intentsitateari dagokienez. 12. minutuan, Berenguerrek Galarretaren pase bikaina buruarekin orraztu du area barruan, baina Dmitrovicek nafarrari asmoa ezin hobeto igarri dio, eta baloia kornerrera bidali du. Korner horretan bertan, Vivianek ez du asmatu, erremate garbi batean, erraza zirudien arren. Erdiko atzelari zuri-gorriak ez du baloia buruz ondo jo.
19. minutuan Unai Simonek lan egin behar izan du, Romeroren jaurtiketa on bat gelditzeko. Handik gutxira, Vivianek orkatila bihurritu du, korner baten lehian, baina berdegunean jarraitu ahal izan du. 31. minutuan, Berenguer txilenaz errematatzen saiatu da, oso zaila zen, eta baloia oso desbideratuta joan zaio. Hurrengo minutuan, Simonek kornerrera bidali du aurrelari perikitoak orpoz egindako errematea.
Valverderen mutilen aukerarik argienak lehen zatiko azken txanpan iritsi dira. 38. minutuan, beste korner batean, Laportek ez du asmatu, dena alde zuen arren, Unai Gomezek baloia lehen zutoinean orraztu ondoren. Baloiak botea eman ondoren langan jo du, eta aldaratzean ere Iñaki Williamsek ez du baloia sare barrura bidaltzen asmatu.
45. minutuan, Simon areatik irten da, noraezean, Bilboko taldea gogotik ordaintzekotan izan den jokaldian, eta luzapenean, Unai Gomezek zutoinera bidali du baloia, area barrutik jaurtita. Atzelariak baloia eskuarekin ukitu duela esan dio epaileari, baina ez du deus adierazi.
Aldageletatik bueltan, Yeray Vivianen ordez berdeguneratu da. Dirudienez, atzelari gasteiztarra ez da osatu, lehen zatian orkatila bihurritu ondoren. Bigarren zatian neurketaren erritmoak nabarmen egin du behera, eta ez da abagune argirik izan lehen minutuetan.
Jauregizar eta Guruzeta zelaian sartu ditu Valverdek, Ruiz de Galarreta eta Iñaki Williamsen ordez, norgehiagokako azken 30 minutuei aurre egiteko. Berehala, Bermeoko erdilariak area barrutik jaurtiketa egin du, eta atzelari perikito batek aldaratu du.
68. minutuan, Pere Millak gola egin du, lehen zutoinean Yerayri aurrea hartuta. Talde kataluniarrak saria aurkitu du bigarren zatian izan duen aukera apurretako batean. Jarraian, Valverdek Areso eseri du, Gorosabel zelaian sartzeko.
Azken txanpan, Guruzetari jaurtiketa bat gora joan zaio, eta donostiarraren burukada bat korner batean, Dmitrovicek lehen zutoinean gelditu du. Nico Serrano Unai Gomezen ordez zelairatu da, baina zerbait egiteko denbora gutxirekin, eta jokoan eragin gutxi izan du. Kike Garciak kataluniarren garaipena ziurtatu du luzapenean. Azkenean, beste porrot bat jaso du Athleticek, ez baititu bere aukerak aprobetxatu eta ordaindu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Jon Uriarte, Athleticen gizonezkoen taldeak 2025-2026 denboraldian egindakoaz: “Etsigarria izan da”
Bilboko klubearen presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendariak agerraldia egin dute, asteartean, San Mamesen, denboraldiaren gaineko hausnarketa egitea helburu. Uriartek eta Gonzalezek, Athleticen lehen taldeak egindakoaz gain, Edin Terzic entrenatzaile berria eta Nico Williams ere izan dituzte hizpide, besteak beste.
Jon Uriarte: “Saiatu behar gara dugun talentua bertan gera dadin”
Jon Uriarte Athleticen presidenteak taldeak egindako denboraldiaren balorazioa egin du astearte honetan, prentsaurrekoan. Aurreikusitakoa baino sasoi okerragoa egin dutela onartu du.
Irene Oguizak Athleticekin berritu du, 2029ra arte
Klub zuri-gorriaren lehen taldeko kapitainak hiru urtez luzatu du bere kontratua. Oguizak zazpi denboraldi daramatza goreneko mailan, Athleticen denak, eta, epe horretan, 113 partida ofizial jokatu ditu, 14 gol sartuta.
Unai Egiluzi beste ebakuntza bat egin diote eskuin belaunean
Orain dela hamar hilabete egindako ebakuntzan jarritako mentua ordezkatu diote, entrenamendu batean hautsi egin zitzaiolako.
Iñaki Williams, Munduko Txapelketarako, Ghanaren deialdian
Horrenbestez, lau izango dira Munduko Txapelketan parte hartuko duten jokalari zuri-gorriak.
Athleticek iragarri du Nerea Nevadok, Maite Zubietak eta Marta Sanadrik ez dutela taldean jarraituko
Nevadok eta Zubietak klub zuri-gorriarekin berritzeko aukera zuten, eta ez dute onartu; Sanadrik ere, 2025-2026 denboraldian Alavesen utzita jokatu ostean, ez du Bizkaiko taldean jarraituko.
Athleticek Alhama jipoituz itxi du liga (4-1)
Athletic Clubek 4-1 irabazi dio Alhamari Lezaman jokatu den F Moeve Ligako azken jardunaldiko partida. Daniela Agotek, Ane Camposek (2) eta Jone Amezagak egindako golek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta denboraldiari zapore onarekin agur esan diote.
Nico: “Ezin izan diot nire taldeari lagundu, eta Munduko Txapelketan neure burua aldarrikatu nahiko nuke"
Athletic Clubeko jokalariak denboraldian bere taldeari "lagundu ezin izateagatik" sentitzen duen frustrazioaz hitz egin du, eta Munduko Txapelketan bere balioa erakutsi nahi duela nabarmendu du.
Olatz Santanak ez du Athleticen jarraituko
Hernaniko atezaina joan den udan iritsi zen Lezamara, eta 5 partida jokatu ditu talde zuri-gorriarekin.