Unai Egiluzi beste ebakuntza bat egin diote eskuin belaunean
Orain dela hamar hilabete egindako ebakuntzan jarritako mentua ordezkatu diote, entrenamendu batean hautsi egin zitzaiolako.
Unai Egiluz Athleticen jokalariari ebakuntza egin diote eskuin belaunean, duela hamar hilabete jarritako mentua ordezkatzeko.
Ebakuntza ondo atera dela azaldu du klubak; hori dela eta, erdiko atzelari bizkaitarrari ostegunean emango diote alta, eta errekuperazio prozesuari ekingo dio.
Egiluzek eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen iazko uztailaren 30ean, Racingen aurka jokatu zuen lagunarteko partidan.
Abuztuaren 6an ebakuntza egin ostean, otsailaren erdialdean egin zuen bat berriz taldearekin. Ernesto Valverde entrenatzaileak Ligako bi partidatarako deialdian sartu zuen, maiatzean min hartu zuen arte.
Zure interesekoa izan daiteke
“Epaileak zaintzea futbola zaintzea da”, nabarmendu du Athleticek, komunikatu batean
Guruzeta osaturik dago ezker belauneko ebakuntzaren ondoren
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du