Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Clara Pinedo, Eibarren aurkako derbiaren ostean. Argazkia: EFE.
Clara Pinedo Athleticeko erdilaria da berritasun nagusia Sonia Bermudez hautatzaileak Munduko Txapelketarako sailkapen faseko partidak jokatzeko deitutako jokalarien zerrendan. Espainiak Ingalaterra eta Ukrainaren aurka jokatuko ditu hurrengo partidak. Irene Paredes legazpiarra zerrendara itzuli da, Cata Coll, Mapi Leon eta Esther Gonzalezekin batera.
Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere deitu ditu Bermudezek.
Espainia (egungo txapelduna) Ingalaterraren aurka arituko da apirilaren 7an, 20:00etan, Wembleyn, multzoko lehen postua erabakitzeko partida garrantzitsuan, eta Ukrainaren aurka, berriz, apirilaren 18an, 16:00etan, Kordoban, Nuevo Arcangel zelaian.
Cata Coll atezaina, Mapi Leon eta Irene Paredes atzelariak eta Esther Gonzalez AEBko Gotham taldeko aurrelaria zerrendara itzuli dira.
Espainiako selekzioa Las Rozasko Futbolaren Hirian bilduko da apirilaren 8an, 16:30etik aurrera.
Deialdia:
Atezainak: Cata Coll (Bartzelona), Adriana Nanclares (Athletic) eta Misa Rodriguez (Real Madril).
Atzelariak: Laia Codina (Arsenal/ING), Maria Mendez, Eva Navarro (Real Madril), Irene Paredes, Mapi Leon, Ona Batlle (Bartzelona), Aiara Agirrezabala (Real Sociedad), Olga Carmona (PSG/FRA), Jana Fernandez (London City/ING).
Erdilariak: Alexia Putellas, Patri Guijarro, Clara Serrajordi (Bartzelona), Mariona Caldentey (Arsenal/ING), Fiamma Benitez (Atletico Madril) eta Clara Pinedo (Athletic).
Aurrelariak: Athenea del Castillo (Real Madril), Claudia Pina, Salma Paralluelo, Vicky López (Bartzelona), Edna Imade (Bayern Munich/GER), Esther Gonzalez (Gotham/USA) eta Lucia Corrales (London City/ING).
Zure interesekoa izan daiteke
Naia Landaluzek 2028ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Elastiko zuri-gorriarekin 100 partidatik gora jokatu dituen Orozkoko atzelariak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Valverde: “Hemen ikusi dut nire burua islatuta, aitortuta; klan bat gara eta hori da dagoena”
Larunbat honetan, Athleticek, Real Madrilen aurka neurtuko ditu, Valverderen azken partidan. Entrenatzaile zuri-gorria etxean egingo duen azken prentsaurrekoan agertu da eta partidaz, klubean izandako ibilbideaz eta Kopako garaipenaz hitz egin du bertan. (Bideoa gazteleraz).
Ane Azkonak Athleticen jarraituko du 2028ra arte
Aurrelari nafarrak hamar urte beteko ditu azaroan debuta egin zuenetik, eta bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Athleticek bana egin du Celtarekin, aurtengo Ligan San Mamesen jokatu duen azken partidan
Swedbergek galiziarrak aurreratu ditu lehen zatian eta Iñaki Williamsek, berriz, berdinketa egin du bigarrenean. Valverderen eta Lekueren azken partida izan da Katedralean.
Valverde: "Iritsi gara lehen solairura, ea pixka bat gorago iritsi gaitezkeen"
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, "zapore onarekin" agur esan nahi duela azpimarratu du, Celtaren aurka garaipena eskuratuta; denboraldi "zail" baten ostean San Mamesen jokatuko duen azken partida izango baita.
Egiluzek min hartu du berriro eskuineko belaunean
Erdiko atzelariak haustura du berriro eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko plastian.
Dani Vivianek bihurdura bat dauka orkatilan, eta Celtaren aurkako partidarako baja izan daiteke
Athleticeko atzelaria, asteazkenean, Bartzelonan, Espanyolen aurka jokatutako partidaren atsedenaldian kendu behar izan zuen Ernesto Valverdek. Vivianek bere eskuineko orkatilaren kanpoko alboko lotailuan lesio bat du.
Yeray Alvarez: “Taldea minduta dago, baina aurrera begiratzea besterik ez zaigu geratzen"
Athleticek 2-0 galdu du Espanyolen aurka, eta horrek "inoren lurraldean" egotetik atera ditu, Yeray Alvarezek azaldu duenez. EA Sports Ligan bizi den egoera kontuan hartuta, atzelariak argi dauka: "Final bati bezala begiratu behar diogo Celtaren aurkako partidari".
Athleticek ez du bururik altxatzen eta enegarren porrota jaso du etxetik kanpo, Espanyolen aurka (2-0)
Lehen zatian, Athleticek ez ditu abaguneak aprobetxatu, eta Valverderen taldeak bizitasuna galdu du bigarren zatian. Pere Millaren eta Kike Garciaren golek erabaki dute norgehiagoka.
“Irabaztera goaz; Espanyolek asko du jokoan, baina guk ere bai”
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eskaini du Espanyolen aurkako partidaren atarian. Hiru puntuen bila doazela azaldu du Cacereskoak, “azken urteetako denboraldi gogorrena” izaten ari den honetan. Horrez gain, futbol profesionala utziko dula iragarri duen Iñaki Lekue ere izan du hizpide. (Bideoa gazteleraz)