Athleticek atsedenaldian itxura oso txarra zuen neurketa irauli eta aukerekin jarraitzen du (2-3)
Scamaccak italiarrak aurretik jarri ditu, zuri-gorriak eskas ibili diren lehen zatian. Atalanta erabat nagusi izan da atsedenaldira arte. Aldageletatik bueltan, ordea, lehoiak suspertu egin dira eta markagailua irauli dute, besteak beste, Navarroren lan bikainari esker: bi asistentzia eta gol bat.
Guruzeta, Navarro eta Serrano, Athleticen golegileak. Argazkia: EFE
Athleticek 2-3 irabazi dio Atalantari Bergamon, eta San Mamesen Sporting Portugalen aurka sailkatzeko aukerak agortuko ditu datorren asteazkenean. Valverderen taldeak asko sufritu ostean, lehoiek Scamaccaren gola irauli dute Guruzeta, Serrano eta Navarroren golei esker.
Ernesto Valverderen mutilak aurkariaren areara hurbildu eta Atalanta beldurtzen saiatu dira aurreneko minutuetan. Zuri-gorriek hurbilketa arriskutsua izan dute Bergamoko taldearen atera, baina Athleticek ez du asmatu azken pasean.
Handik gutxira, norgehiagoka kontrolpean zegoela zirudienean, Atalantak aurrea hartu du markagailuan alboko erdiraketa baten bidez. Scamaccak buruz 1-0ekoa jarri du. Simonek ezin izan du ezer egin aurrelari italiarraren burukadaren aurrean, eta Paredesek falta eskatu du, baina alferrik.
Oso gutxirekin Bergamoko taldea aurretik jarri da markagailuan. Ernesto Valverde ez zegoen bere taldearen lanarekin pozik, eta hegaletik lehoiak ordenatzen saiatu da, baina zuri-gorriek ez dute apenas baloirik kontrolpean izan lehen zatian. Gauzak horrela, defentsan aritu dira lehen zatian, erasoan baino gehiago.
Scamaccak bigarren gola egin du 40. minutuan, baina epaileak baliorik gabe utzi du jokoz kanpokoa zela adierazita. Aurretik, Atalantak abagune bikoitza izan du, Unai Simonek gelditu du, baina jokaldia baliogabetu du epaileak. 43. minutuan, alboko beste erdiraketa batean, De Ketelaerek baloia Simonen zutoinera bidali du.
Atsedenaldiaren ostean, Valverdek Sancet sartu du zelaian eta talde zuri-gorriak erreakzio txikia izan du hasierako minutuetan. Zuri-gorrien erantzuna galtzen ari zela zirudienean, Guruzetak Navarrok bularrarekin utzitako baloia ederki baliatu eta jokaldia bikain bukatu du. Italiarren atezainaren aurrean partida berdindu du gipuzkoarrak, eta bere laugarren gola egin du Txapeldunen Ligan.
Jarraian, Viandar de la Verako entrenatzaileak aldaketa gehiago egin ditu: Galarreta eta Vesga Rego eta Jauregizarren ordez, azkena txartel horia zuela joan da aulkira; eta Nico Serrano Unai Gomezen ordez, minutu batzuk geroago. Handik gutxira, protagonista nagusia izan da Serrano, Navarroren erdiraketa bikaina aprobetxatu baitu zuri-gorriak aurretik jartzeko.
Minutu batzuk geroago, beste baloi bat lapurtu du Athleticek eta hirugarren kolpea eman diote Atalantari. Sancetek pase sakon ona eman dio Navarrori, eta horrek baloia gurutzatu du Athleticen hirugarrena egiteko.
Ondoren, Atalantak erasora jo du, eta aldea murriztea lortu du Krstovicek errematatutako hegaleko erdiraketa batean. Horrela, azkenera arte sufritzea suertatu da, baina zuri-gorriek oso garaipen garrantzitsua erdietsi dute, eta bizirik jarraitzen dute txapelketan.
- Fitxa teknikoa:
2 - Atalanta: Carnesecchi; Kossounou, Djimsiti, Kolasinac (Ahanor, 76. min); Zappacosta (Samardzic, 76. min), Roon, Ederson, Bernasconi (Sulemana, 82. min); De Ketelaere, Zalewski (Krstovic, 66. min); eta Scamacca (Lookman, 66. min).
3 - Athletic: Unai Simon: Lekue, Vivian, Paredes, Adama; Jauregizar (Galarreta, 59. min), Rego (Vesga, 59. min); Gorosabel (Areso, 81. min), Unai Gomez (Nico Serrano, 68. min), Robert Navarro; eta Guruzeta.
Golak: 1-0, 16. min: Scamacca. 1-1, 58.m: Guruzeta. 1-2, min.70: Nico Serrano. 1-3. Robert Navarro. 2-3, m.88: Krstovic.
Epailea: Danny Makkelie (Herbehereak). Txartel horia atera die Viviani (22. min) eta Jauregizarri (54. min).
Stadio di Bergamon (New Balance Arena) jokatutako Txapeldunen Ligako faseko zazpigarren jardunaldiko partida, 23.500 ikusle ingururen aurrean, horien artean, Athleticeko 1.500 jarraitzaile.
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Athleticek onera egin du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona garaitzeko (0-1)
Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da jokoan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Valverde: "Aukera ona da guretzat, aste honetako etsipena gorabehera"
Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Zailtasunak zailtasun, norgehiagoka aldartea hobetzeko aukera bezala ikusten du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Valverde: "Kanporaketa irauli ahal izateko aukera gehiago sortzea falta izan zaigu"
Athleticeko entrenatzaileak onartu egin du Reala "defentsan sendo" aritu dela eta bere jokalariei "presioa gainditzea kosta" izan zaiela. Prestatzaile zuri-gorriaren ustez, "ez da finalerdia erabaki epaileak adierazitako penaltiagatik".
Padilla: "Dena eman dugu eta burua altxatzea bakarrik geratzen da"
Athleticeko atezainak Realaren aurka galdutako Errege Kopako itzuliko finalerdiaz hitz egin du.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.
Jauregizar: "Partida oso zaila izango da, baina aurrera egiteko aukerak ikusten ditut"
Oviedon "susto handia" hartu zuela onartu du erdilari zuri-gorriak, baina adierazi du belauneko lesioa dagoeneko sendatu duela. Asteazken honetan Anoetan jokatuko den Kopako derbiari dagokionez, Bermeoko erdilariak uste du "guztia" utzi behar dutela zelaian. "Gogoz eta intentsitatez berdeguneratu behar gara, euren bila lehen minututik", erantsi du.