Iñaki Williams baja izango da Bergamon, giharretako lesioa du eta
Athleticen kapitainak giharretako lesioa du ezker hankako trieps sonalean, talde zuri-gorriak argitaratutako osasun-partearen arabera.
Iñaki Williams Athleticen kapitaina baja izango da Txapeldunen Ligako Atalantaren aurkako partidan, Bergamon (21:00etan), igandeko entrenamenduan min hartu du eta.
Talde zuri-gorriak argitaratutako oharrean azaldu denez, aurrelariak lesioa du "ezker hankako trizeps suralean". Osatzeko zenbat denbora beharko duen zehaztu ez duen arren, baliteke hainbat partida jokatu gabe ematea.
Williamsez gain, Aymeric Laporte, Nico Serrano, Maroan Sannadi, Unai Egiluz eta Beñat Prados ere min hartuta daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek porrot latza jaso du Tenerifen (5-0)
Athleticek 5-0 galdu du Teneriferen aurka F Moeve Ligako 16. jardunaldian. Lehen zatian gol bakarra egin diete, baina bigarrenean gol zaparrada jaso dute.
Valverde: "Oso emaitza etsigarria da, eta are gehiago nola heldu den ikusita"
Ernesto Valverde haserre agertu da Son Moixen, Athleticek 3-2 galdu ostean, epailearen erabakiek baldintzatutako partida batean. Epaileak Mallorcaren aldeko bi penalti polemiko adierazi ditu VARean berrikusi eta gero, Guruzeta egotzi du, eta Lekueri (aulkian zegoen) ere txartel gorria atera dio.
Simon: "4. epaileak txartel bat ateratzeko esan dio epaileari aulkia lasaitzeko, eta gorria atera du!"
Mallorcaren aurkako partida erabat baldintzatu duten epailearen eta VARaren erabakiak izan ditu hizpide Athleticeko atezainak. Zuri-gorriek 3-2 galdu dute Jagoba Arrasateren taldearen aurka.
Athleticek porrota jaso du Son Moixen epailearen erabakiek baldintzatutako partidan (3-2)
Zuri-gorriek markagailua bi aldiz parekatu eta nortasuna erakutsi arren, epaileak adierazitako bi penaltiek eta Guruzetari eta Lekueri txartel gorria atera izanak emaitza baldintzatu dute.
Bi partidako zigorra Paredesi, Kopako final-zortzirenetan marrazain bati "kakati" deitzeagatik
Txartel gorria atera zioten (55. min) Cultural Leonesaren aurka jokatutako partidan (3-4).
Valverde: "Gure egoera ikusita, Mallorcaren aurkako partida oso garrantzitsua da"
Athleticek Mallorcaren aurka jokatuko du larunbatean, Son Moixen. Ernesto Valverderen taldeak garaipena behar du, Europara begira jarraitu nahi badu. Jagoba Arrasateren taldeak, berriz, puntuak premiaz pilatzeko beharra dauka, jaitsiera posuetatik urruntzeko.
Nanclaresek alta jaso du, Real Madrilen aurkako partidan hartutako kolpe baten ondorioz ospitaleratuta egon ostean
Olatz Santanak ordezkatu zuen Burgoseko atezaina; hala, Athleticeko jokalari gisa debuta egin zuen.
Urko Izeta: "Partidari buelta emateko gai dela erakutsi du taldeak"
Urko Izeta Athleticeko jokalaria Cultural Leonesaren aurkako kanporaketaz hitz egin du, neurketa amaitutakoan.
Athletic partida zoro batetik bizirik atera da Leonen, eta aurrera egin du Kopan (3-4)
Lehen zatian sei gol izan dira, eta partida hirutan berdintzeko gai izan da Valverderen taldea. Atsedenaldiaren ostean, Paredesi txartel gorria atera diote eta talde zuri-gorria jokalari bat gutxiago zuela geratu da. Unai Gomezek luzapenean penaltiz sartutako golak erabaki du neurketa.