Athleticek ederki defendatu eta puntu bat bildu du Europako txapeldunaren aurka (0-0)
Unai Simon ikusgarri batek PSG geldiarazi du San Mamesen, eta, horri esker, talde zuri-gorriak meritu handiko puntua lortu du.
Athleticek eta PSGk golik gabe berdindu dute San Mamesen, Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldian, Valverderen taldeak lan bikaina egin du defentsan. Unai Simonek Europako txapelduna geldiarazi du, eta talde zuri-gorriari Europako txapelketa nagusian bizirik mantentzen duen puntu bat eman dio.
Atezain zuri-gorriak bi geldiketa bikain egin ditu Senny Mayuluren bi errematetan (44. eta 49. min) eta Warren Zaire-Emeryren jaurtiketa gurutzatu batean (53. min), atsedenaldiaren ostean garaipenaren bila atera den PSGren asmoak zapuztuz.
Athletic suspertu egin da eta jokoa berdindu du, baina Simon erabakigarria izan da berriro Fabianen jaurtiketa batean (87. min).
Ernesto Valverderen mutilek aukerarik onenak lehen zatian izan dituzte: Oihan Sancetek bere taldekideen konbinazio on baten ondoren egindako jaurtiketa altu indartsu bat, eta Alex Berenguer gol olinpikoa sartzen saiatu da korner bat zirudien falta batean.
Zuri-gorriei ez zaie berdinketa askorako balio, bi partidaren faltan helburutik bi puntura jarraitzen baitute. Geratzen zaizkien azken bi norgehiagoka horiek Atalantari Bergamon egingo dion bisita eta Sporting Portugalen aurkako neurketak irabazi beharko dituzte.
Valverdek Yuri jarri defentsa erdian bajak ordezkatzeko, Vivian bakarrik baitzegoen jokatzeko moduan. Era berean, entrenatzaile zuri-gorriak Adamaren aldeko apustua egin du Yurik hegalean uzten zuen hutsunea betetzeko.
Bigarren zatiaren hasiera Luis Enriqueren taldeak Athletic erabat menderatu du, baina Simon berriro azaldu da, bizkaitarrak salbatzeko. Bi geldiketa jarraian egin ditu, bata Mayuluren errematea alderatzeko, eta bestea Zaire-Emeryren jaurtiketa gurutzatu gogor bat urruntzeko.
Arnasa hartu du Athleticek 13 minutuz etengabe baloiaren atzetik korrika aritu ondoren, eta Berenguerrek gora bota du jaurtiketa bat.
Su-etenak ez die asko iraun zuri-gorriei, Barcolak baloia langara bidali baitu paristarren enegarren aukeran.
Aldaketek, ordea, Valverderen taldea indarberritu dute, PSG bere zelaian minutu batzuk izan eta Berenguer berriro saiatu da, baina ez du asmatu.
- Fitxa teknikoa:
0 - Athletic: Unai Simon; Areso (Gorosabel, 73. min), Vivian, Yuri, Adama; Galarreta (Vesga, 78. min), Jauregizar (Rego, 73. min); Berenguer, Sancet (Hierro, 73. min), Nico Williams; eta Guruzeta (Unai Gomez, 62. min).
0 - PSG: Safonov; Zaïre-Emery, Marquinhos, Pacho, Nuno Mendes; Fabian Ruiz, Vitinha, Joao Neves; Barcola (Gonzçalo Ramos, 78. min), Mayulu (Doue, 62. min) eta Kvaratskhelia.
Epailea: Daniel Siebert (Alemania). Txartel horiak atera dizkie Jauregizar (27. min), Berenguer (48. min), Unai Gomez (93. min) eta Zaire-Emery (30. min) jokalariei.
San Mamesen jokatutako Txapeldunen Ligako Faseko seigarren jardunaldiko partida 51.772 ikusleren aurrean, horien artean, PSGko 2.500 jarraitzaile inguru.
Zure interesekoa izan daiteke
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Athleticek onera egin du, baina ez da nahikoa izan Bartzelona garaitzeko (0-1)
Zuri-gorriek dena eman dute zelaian, eta beste partida batzuetan falta izan zaien garra ikusi da jokoan, baina, hala ere, ezin izan dute Ligako liderra garaitu.
Valverde: "Aukera ona da guretzat, aste honetako etsipena gorabehera"
Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Zailtasunak zailtasun, norgehiagoka aldartea hobetzeko aukera bezala ikusten du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Valverde: "Kanporaketa irauli ahal izateko aukera gehiago sortzea falta izan zaigu"
Athleticeko entrenatzaileak onartu egin du Reala "defentsan sendo" aritu dela eta bere jokalariei "presioa gainditzea kosta" izan zaiela. Prestatzaile zuri-gorriaren ustez, "ez da finalerdia erabaki epaileak adierazitako penaltiagatik".
Padilla: "Dena eman dugu eta burua altxatzea bakarrik geratzen da"
Athleticeko atezainak Realaren aurka galdutako Errege Kopako itzuliko finalerdiaz hitz egin du.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Itxaso Uriarte, futbola utzita: "Nostalgia badaukat; nire kasuan, lana beti bertan egon da"
Uriartek ibilbide luzea eta bikaina burutu du goreneko mailan, Realean eta Athleticen. Berdegunean egindako lanaz gain, aldagelan ere izan da erreferentea, taldekide gazteagoentzat.
Julen Agirrezabalak min hartu du meniskoan
Errenteriako atezainak ez du jokatzen joan den urtarrilean giharretan min hartu zuenetik, baina beste gorabehera fisiko bat izan du orain, eta litekeena da denboraldi honetan gehiago ez jokatzea.
Jauregizar: "Partida oso zaila izango da, baina aurrera egiteko aukerak ikusten ditut"
Oviedon "susto handia" hartu zuela onartu du erdilari zuri-gorriak, baina adierazi du belauneko lesioa dagoeneko sendatu duela. Asteazken honetan Anoetan jokatuko den Kopako derbiari dagokionez, Bermeoko erdilariak uste du "guztia" utzi behar dutela zelaian. "Gogoz eta intentsitatez berdeguneratu behar gara, euren bila lehen minututik", erantsi du.