Jose Maria Argoitia Athleticeko jokalari historikoa zendu da
Jose Maria Argoitia Athleticeko jokalari historikoa zendu da, ostiralean, 85 urte zituela, Bilboko klubak iragarri duenez. Futbolari bizkaitarrak 308 partida ofizial jokatu zituen Bilboko taldean, 1960tik 1972ra bitartean, eta 69 gol sartu; 1969ko Kopa irabazi zuen, eta jokalari gisa izandako ibilbidea amaituta, entrenatzaile aritu zen, euskal klubaren harrobian.
Haren heriotzaren berri emateko zabaldu duen oharrean, Athleticek adierazi du Argoitia "lehoi ahaztezina" izan zela. Galdakaon jaiotako aurrelaria Kopako hiru finaletan aritu zen, 1966an, 1967an eta 1969an, eta Ligako Txapelketan txapeldunorde irten zen 1969-1970 denboraldian.
Athleticeko jokalariek, larunbatean, San Mamesen, besoko beltza eramango dute, dolu bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Jean-Luc Ettorik jasoko du Athleticen 2026ko One Club Man saria
“Epaileak zaintzea futbola zaintzea da”, nabarmendu du Athleticek, komunikatu batean
Guruzeta osaturik dago ezker belauneko ebakuntzaren ondoren
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du