Salgai jarri dituzte San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finaleko sarrerak, 40 eta 240 euro arteko prezioan
Europa Ligako, Txapeldunen Ligako eta Conference Ligako finaletarako sarrerak salgai jarri ditu UEFAk astelehen honetan, 'UEFA.com/tickets' plataformaren bitartez. Sarrerak eskatzeko epea apirilaren 11n, ostirala, amaituko da.
San Mamesen maiatzaren 21ean jokatuko den Europa Ligako finalari dagokionez, 49.600 sarreretatik 41.000 salgai jarriko dituzte zaleek eta ikusleek erosteko. Finala jokatzen duten bi taldeek 15.000 bana sarrera jasoko dituzte, 40 eta 240 euro arteko prezioan.
Txapeldunen Ligako finalaren kasuan, Municheko Allianz Arenan maiatzaren 31n jokatuko den finalerako 64.500 sarrera daude guztira, eta horietatik 38.700 jarri dituzte salgai. Finalistek 18.000 bana sarrera jasoko dituzte, eta gainontzekoak 70 eta 950 euro arteko prezioetan salduko dira.
Azkenik, Konferentzia Liga lehiaketaren kasuan, Polonian jokatuko den finalerako 41.300 sarrera daude eta 35.000 jarriko dira salgai. Finalistei 12.500 bana helaraziko dizkiote, 25 eta 190 euro arteko prezioan.
Bestelako sarrerak
Sarrera horiez gain, aipatutako hiru finaletan desgaitasunen bat duten ikusleentzako sarrerak ere daude. Txapeldunen Ligako finalekoak 70 euroan daude, Europa Ligako finalekoak, 40 euroan, eta Konferentzia Liga finalekoak, berriz, 25 euroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarautzeko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ondoren.
Aitor Paredes: "Partida honetatik gauza asko ikasi eta hobetu behar ditugu"
Athleticek porrota jaso du Celtaren aurka (2-0), Balaidosen. Zuri-gorriek partida irabazi behar zuten goiko postuetan geratu nahi bazuten, baina ez dute lortu. Aitor Paredesek kontatu diguna, bideo honetan.
Athleticek estropezu egin du Balaidosen (2-0)
Swedberg eta El-Abdellaouiren golek eta Nico Williamsek huts egindako penaltiak Athletic porrotera eraman dute.
Athleticek talentu gazteari esker lortu du garaipena
Athleticek 0-2 irabazi dio Madrid CFFri, Liga F Moeveko 14. jardunaldian, Fernando Torres zelaian jokatutako neurketan. Elene Gurtubayk ireki du markagailua, eta Daniela Agotek sartu du bigarren gola partidako emaitza itxiz. Garaipen honi esker, Athletic sailkapenaren erdialdetik gora kokatu da.
Ernesto Valverde: "Celtak beti sortzen dizkigu arazoak; atera iristea eta zehatzagoak izatea falta zaigu"
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eman du igande honetan jokatuko duen Celtaren aurkako partidari begira. Adierazi duenez, taldea ondo dago, baina partida zaila izango da eta, Laporteren lesioa dela eta, Iker Monrealek jokatuko du. (Bideoa gazteleraz)
Iñigo Ruiz de Galarreta: "Talde guztiaren lanarekin lortu dugu atea hutsean mantentzea"
Ruiz de Galarreta pozik agertu da taldeak egindako lanarekin.
Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldiko Athletic-PSG (0-0) neurketaren laburpena
Athleticek eta PSGk golik gabe berdindu dute San Mamesen, Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldian, Valverderen taldeak lan bikaina egin du defentsan. Unai Simonek Europako txapelduna geldiarazi du, eta talde zuri-gorriari Europako txapelketa nagusian bizirik mantentzen duen puntu bat eman dio.
Athleticek ederki defendatu eta puntu bat bildu du Europako txapeldunaren aurka (0-0)
Unai Simon ikusgarri batek PSG geldiarazi du San Mamesen, eta, horri esker, talde zuri-gorriak meritu handiko puntua lortu du.
Laportek giharretako lesio "larria" du, eta 2026ra arte ez du berriro jokatuko
Diagnostiko honekin, atzelariak Valverderen taldeari urtea bukatzeko geratzen zaizkion lau neurketak galduko ditu, Txapeldunen Ligakoa PSGren aurka, Ligako biak, Celta eta Espanyolen kontra, eta Kopako kanporaketa Ourenseren aurka.
Yuri Berchiche: ''Niretzat PSGren aurkako partida oso berezia izango da''
"Egin behar dugunaren adibiderik onena Atleticoren aurkako larunbateko partida da. Hori da denok ikusi nahi dugun Athletic. Horrela zelairatzen bagara, partida irabazteko aukera gehiago izango ditugu", azpimarratu du atzelariak San Mamesen eskaini zuen prentsaurrekoan.