Athleticek markagailua irauli du Oviedoren aurka, eta Ligan gora begira jarri da (1-2)
Ilyas Chairak Asturiasko taldea aurreratu du lehenengo zatian; bigarrenean, Athleticek hobera egin du, Mikel Jauregizarrek gol ederra sartu du 1-1ekoa jartzeko, eta Oihan Sancetek, penaltiz, 1-2koa egin du. Jauregizar lesionatu egin da gola sartu duen jokaldian.
Sancetek, penaltiz, Athleticen bigarren gola sartu du. Argazkia: EFE
Athleticek 1-2 garaitu du Real Oviedo igande arratsaldean, Carlos Tartieren, 2025-2026 denboraldiko EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan. Ilyas Chairak aurretik jarri du Real Oviedo 30. minutuan, Mikel Jauregizarrek sartu du 1-1ekoa 58.ean, eta Oihan Sancetek egin du 1-2koa, penaltiz, 71.ean. Garaipen horri esker, Athleticek 31 puntu ditu jada, 7 puntu azken 3 partidetan lortutakoak, eta sailkapeneko 9. postura igo da. Sailkapen nagusiko 6. sailkatua, Espanyol, 4 puntura dute zuri-gorriek, aurretik, eta 18. postuan dagoen taldea, Rayo Vallecano, behin-behinean, 9ra, atzetik.
Athleticek ez du partida ona jokatu, baina balio handiko garaipena eskuratu du. Liga honetan hirugarrenez gailendu da San Mamesetik kanpo, eta Real Oviedo urritik galdu gabe zegoen etxean. Ernesto Valverderen gizonek 3 partida jarraian daramatzate galdu gabe (azken 3 partidetan jokoan izan dituzten 9 puntuetako 7 eskuratu dituzte), eta sailkapenean gora begira hasi dira, postu arriskutsuak apur bat urrunago dituztela. Neurketak utzi duen albisterik txarrena Mikel Jauregizarren lesioa izan da. 1-1ekoa sartu duen jokaldian lesionatu da.
Lehenengo zatian, Athleticek ez du asmatu berdegunean. Yuri eta Sancet taldean zirela, Real Oviedo euskal taldea baino gehiago izan da. Etxeko taldeak 30. minutuan egin du partidako lehenengo gola, Ilyas Chairaren bidez. Jokaldi horretan, Asturiasko taldeko jokalaria Valverderen taldearen atzealdea baino azkarrago aritu da, eta Unai Simonek ezin izan du ezer egin gola saihesteko.
Bigarren zatian, Robert Navarro Nico Serranoren ordez zelairatu da Athleticen erasoko eskuinean, eta, 58. minutuan, Mikel Jauregizarrek emaitza parekatu duen gola egin du. Bermeoko erdilariak jokaldi ederra egin du, area ertzetik jaurti, eta baloia Aaronen ate barrura bidali du. Jokaldi horretan, Jauregizar lesionatu egin da.
Golak konfiantza eman dio Athletici, eta, 71. minutuan, penaltiz, talde zuri-gorriak bigarren gola sartu du. Oihan Sancetek egin du. Baloiak David Carmo Real Oviedoko atzelariaren eskua jo du, area barruan. Aurretik, bi jokaldi eztabaidagarri izan dira: Paredesen balizko penalti bat, baloia aurretik kanpora irten den erasoko jokaldi batean, eta Iñigo Ruiz de Galarretaren esku bat; epaileak ez dio txartelik atera eibartarrari, eta Athleticeko erdilariak txartela zuen aurretik.
Bizkaiko taldeak, hala, aldeko markagailuari eutsi dio, eta garaipena eskuratu du. Azken bi jardunaldietan, beste horrenbeste garaipen lortu ditu Athleticek.
Fitxa teknikoa
1 – Real Oviedo: Aaron Escandell; Nacho Vidal (Lucas, 81. min), Bailly, Carmo, Javi Lopez; Sibo (Fonseca, 65. min), Colombatto (Fores, 81. min); Hassan (Thiago Fernandez, 56. min), Reina (Santi Cazorla, 65. min), Ilyas Chaira; Fede Viñas.
2 – Athletic: Unai Simon; Gorosabel (Areso, 66. min), Paredes, Laporte, Yuri; Ruiz de Galarreta (Vesga, 66. min), Jauregizar (Rego, 61. min); Nico Serrano (Robert Navarro, 46. min), Sancet (Unai Gomez, 90. min), Iñaki Williams; Guruzeta.
Epailea: Busquets Ferrer (Balearretako Batzordea). Real Oviedoko Colombatto, Carmo eta Thiago Fernandez, eta Athleticeko Ruiz de Galarreta, Guruzeta eta Rego zigortu ditu, txartel horia aterata.
Golak: 1-0, 30. min: Ilyas Chaira. 1-1, 58. min: Jauregizar. 1-2, 71. min: Sancet, penaltiz.
Nabarmentzekoa: 25.255 zale bildu dira Carlos Tartieren; 2.000 inguru, athleticzaleak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabazita (0-2)
Lehen zati ikusgarriarekin, eta Berenguer eta Navarroren golekin, 'lehoiak' aurkaria baino askoz gehiago izan dira eta denboraldiko lehen garaipena lortu dute.
Athleticek dotore ekin dio Ligari, Badalona garaituta (3-1)
Athletic 3-1 nagusitu da igande honetan Badalonaren aurka Lezaman jokatu den F Moeve Ligako lehen jardunaldiko partidan. Victor Marin bikain estreinatu da zuri-gorrien aulkian. Pinedok, Azkonak eta Amezketak egin dituzte etxekoen golak.
Terzicek ez du “distrakziorik" nahi jokalariek klubarekin duten gatazkagatik
Edin Terzic Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu du ez duela "zelaian distrakziorik" nahi Celtaren aurka, bere futbolariek klubeko agintariekin duten gatazkaren ondorioz, osteguneko Bartzelonaren aurkako partidaren ondoren jakin zena.
Athleticeko jokalariak ez ziren hedabideen aurrean agertu Bartzelonan “klubeko barne arazo batengatik"
Athleticeko agintariek klubeko langileei (lehen taldeko kideei, besteak beste) San Mameseko partidetarako gonbidapenak kentzea erabaki ondoren gertatu zen. Ligak Athletic zigortuko du, jokalariak prentsaren aurrean agertzera behartuta baitaude.
Athletic esku-hutsik irten da Camp Noutik (2-0)
Bigarren porrota jaso du Edin Terzicen taldeak bi jardunalditan, gaurkoan Bartzelonaren aurka galduta. Raphinha eta Fermin izan dira golegileak, nahiz eta Unai Simonek lan bikaina egin duen bilbotarren aldetik.
Athletic ez dago ados Apelazioarekin, Yuriren aldeko errekurtsoa ezesteagatik
Klubak gogorarazi du joan den asteartean argitaratutako Epaileen Batzorde Teknikoaren analisiak ondorioztatu zuela jokalaria kanporatzeko ekintza "txartelik gabeko jaurtiketa libre zuzenarekin" konpondu behar zela.
Edin Terzic: “Talde askok sufritzen dute Camp Noun”
Athleticen entrenatzaile alemaniarrak Bartzelonaren partidaren aurkako atarian hitz egin du eta taldea nola iritsiko den aztertu du. Yuri, Vivian, Egiluz eta Prados gabe arituko dira Camp Noun.
Beñat Gerenabarrena, debuta egin ostean: “Txikitatik amestu dudan gauza bat da; pena emaitza ez dela nahi genuena izan”
Erdilari lekeitiarra hasierako hamaikakoan aritu da, Peio Canalesekin batera, 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligan Athleticek jokatu duen lehen partidan. Gerenabarrena ondo ibili da, baina Athleticek 1-3 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen, lehen minutuetatik hamar jokalarirekin jokatu eta gero.