Nico Williams baja izango da datozen jardunaldietan; Jauregizarren lesioa, berriz, ez da larria
Talde zuri-gorriak argitaratutako mediku-txostenaren arabera, Williamsek kanpoko espezialista batekin landuko du pubalgia. Jauregizarren kasuan, berriz, egindako probekin ikusi dute ez duela lesio larririk, ez belauneko lotailuan, ezta meniskoan ere.
Nico Williams. Irudia: Europa Press
Nico Williams Athleticeko jokalariak kanpoko espezialista batekin landuko du duen pubalgia, talde zuri-gorriak astelehen honetan argitaratutako mediku-txostenean aditzera eman duenez. Hori dela eta, baja izango da datozen deialdietan.
Nico azken orduko baja izan zen Carlos Tartiere futbol-zelaian, iragan irailetik pairatzen ari den pubalgiagatik. Iñaki anaiak Oviedoren aurkako partidaren ostean onartu zuen Nicok bere lesioan "bizpahiru atzerapauso" eman dituela azken egunetan.
Horrela, gutxienez Williams anaietako txikiak Elx eta Rayo Vallecanoren aurkako partidak galduko ditu ligan, eta baita Errege Kopako itzulikoa ere Realaren kontra.
Nicok irailaren 7an mina hartu zuen ezker aduktoreko muskulaturan Munduko Txapelketarako sailkatzeko Turkia-Espainia neurketan. Ondorioz, sei partida galdu zituen. Hurrengo geldialdiekin, azkena joan den astean, Williams anaietako gazteena baja izan da beste lau partidatan.
Bestalde, Mikel Jauregizarrek ez duela lesio larririk adierazi du Athleticek. Oviedoren aurkako partidan zelaia utzi behar izan zuen, baina Bermeoko futbolariari egindako proben arabera, ez du ezer larririk, ez lotailuan, ezta meniskoan ere.
Athleticeko jokalariak astelehen honetan hasi dira prestatzen datorren ostiralean San Mamesen Elxen aurka jokatu beharreko norgehiagoka, eta Dani Vivianek igandean, Oviedon, ordezko izan zirenekin batera egin du lan saioa.
Titularrentzako errekuperazio jardunaldi batean Alex Berenguer ere ez da kanpoan ikusi. Nafarra aurreko astean infiltratu zuten berriz ere, artritis traumatikoak eskuineko oineko lehen hatzean eragiten dion mina arintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.