Athleticek sufritzen jakin du Vila-realen aurka puntu bat lortzeko (0-0)
Athleticek hutsean berdindu du Vila-realen aurka igande honetan Ceramican jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partida. Urrezko puntua lortu dute Txapeldunen Liga jokatzeko borrokan, aurkariaren setioari eutsi behar izan dioten partidan.
Etxeko taldea hobeto hasi da zelaian, lehoiak goian presionatuz, eta bigarren minuturako Baenak lehen sustoa eman du, Yurik eragindako falta batean jokaldi on batetik zetorren baloia gora botata.
Athletici kosta egin zaio, baina ordu laurdenean izan du lehen abagunea Guruzetaren burukada batekin, Gorosabelen erdiraketa jasota, baina gora joan da.
Vila-realek jokoan nagusi izaten jarraitu du, Unai Simonen atea abiaduraz erasoz eta aukera arriskutsuak sortuz. Horietako bitan atezain zuri-gorria funtsezkoa izan da jaurtiketak estaltzeko, eta Gorosabel oso adi egon da Barryri baloia lapurtzeko, atea hutsik txutatzera zihoanean.
Ordu erdia pasata, Yurik zelaia utzi behar izan du eskuin belaunean min hartuta. Boirok ordezkatu du.
Atsedenaldira joan aurretik, Bilboko taldeak partidako aukerarik argiena izan du. Guruzetak baloia lapurtu dio Foythi eta Nicori eman dio hark anaiari eman ziezaion. Baina Iñakik, dena alde zuela, ez du jaurtiketa asmatu, baloia oinen artean sartu baitzaio.
Erasoko indarra irabazteko asmoz, Valverdek Sancet eta Berenguer zelairatu ditu Nico eta Unai Gomezen ordez.
Baina, egia esan, ez da ezer nabaririk aldatu. Vila-realek baloiaren jabe izaten jarraitu du eta Athletic setiatu du etengabe. Gainera, Paredes ere ordezkatu behar izan dute min hartuta. Nuñez sartu da haren ordez.
Athleticek zain eta muin egin du lan aurkariak golik sar ez zezan. 76. minutuan, Barryk sarera bidali du baloia korner batean, baina, VARean kontsultatu ondoren, epaileak baliorik gabe utzi du gola.
Handik gutxira, epaileak, berriro VARean kontsultatu ondoren, txartel gorria atera dio Gueyeri, Sannadiri falta gogor bat egiteagatik.
Nagusitasunarekin, Athleticek jokaldiak sortzen saiatzeko aukera izan du, baina denbora falta izan zaio eta, partida ikusita, urrea balio duen berdinketa lortu du.
Fitxa teknikoa:
0 - Vila-real: Luiz Junior; Kiko Femenia, Foyth, Costa (Kambwala, 77. min), Cardona (Pedraza, 77. min); Buchanan (Yeremy Pino, 56. min), Parejo (Gueye, 63. min), Comesaña, Alex Baena; Ayoze (Gerard Moreno, 56. min) eta Barry.
0 - Athletic Club: Unai Simon; Gorosabel, Vivian, Paredes (Nuñez, 73. min), Yuri (Adama Boiro 34. min); Prados, Unai Gomez (Sancet, 63. min), Jauregizar; Iñaki Williams, Guruzeta (Sannadi, 73. min) eta Nico Williams (Berenguer, 63. min).
Epailea: Melero Lopez. Txartel horia atera dio Gorosabeli. Txartel gorria atera die Ruben Uria Vila-realeko bigarren entrenatzaileari eta Gueye jokalariari.
Zure interesekoa izan daiteke
Terzicek esan du baja seguru bakarra Vivianena dela eta Iñaki Williams “guztiz osatu" dela
Gainera, prestatzaile alemaniarrak Levanteren aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan azaldu duenez, Canalesek eta Guruzetak taldearekin lan egin dute, eta euren arazo fisikoak ia atzean utzi dituzte.
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.