Ane Elexpuruk 2027ra arte jarraituko du Athleticen
Athleticek eta Ane Elexpuruk akordioa lortu dute jokalariaren kontratua bi denboraldi luzatzeko, 2027ko ekainaren 30era arte, urtebete gehiago luzatzeko aukerarekin.
Jokalariarekin batera, Jon Uriarte presidentea eta Xabier Arrieta Emakumezkoen Futbol zuzendaria izan dira, astelehen honetan, Bilboko Ibaigane jauegian egin den sinadura ekitaldian.
Talde zuri-gorriak nabarmendu duenez, 21 urteko eskuin hegaleko atzelariak "errendimendu bikaina" erakutsi du, F Ligan finkatu eta David Aznar entrenatzailearentzat "funtsezko jokalaria" bilakatu arte.
Denboraldi honetan 18 aldiz hartu du parte hasierako hamaikakoan F Ligan, 1.500 minutu baino gehiago jokatu ditu, eta bi gol sartu. Ane Elexpuru kadete mailan iritsi zen Lezamara Bizkerre FT taldetik, 2018-2019 denboraldian, Loiola Indautxun aritu ostean.
Lehoi gisa 2022ko urriaren 2an egin zuen debuta, Real Madrilen aurka, Lezaman, titular gisa. Hasieran, bigarren eta lehen taldeetan jokatu zuen, baina 2023-2024 denboralditik lehen taldean dauka fitxa, eta taldean minutu gehien dituen laugarren futbolaria da.
Zure interesekoa izan daiteke
Naroa Uriartek 25 urterekin utziko du futbola, bi belauneetan lesio larriak izan ondoren
Bakioko jokalaria 2018an Munduko eta Europako 17 urtez azpiko txapeldun izan zen. Zazpi denboraldi eman ditu futbolaren maila gorenean. Talde zuri-gorriarekin 38 neurketa ofizial jokatu ditu eta, gainera, bi denboraldi eman ditu utzita Granadan. Igandean omenaldia egindo diote Lezaman.
Athleticek DUX Logroñori irabazi dio Las Gaunasen eta liga lehen zortzien artean amaitzea ziurtatu du (0-2)
Javi Lergak zuzentzen duen taldeak aurrea hartu du 15. minutuan, Ane Azkonak sartutako golari eskerz. Bigarren zatian, Maddi Torrek bigarren gola egin du 52. minutuan. Zuri-gorriek datorren denboraldian Erreginaren Kopako kanporaketa bat gutxiago jokatu beharko dute.
Naia Landaluzek 2028ra arte berritu du kontratua Athleticekin
Elastiko zuri-gorriarekin 100 partidatik gora jokatu dituen Orozkoko atzelariak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Valverde: “Hemen ikusi dut nire burua islatuta, aitortuta; klan bat gara eta hori da dagoena”
Larunbat honetan, Athleticek, Real Madrilen aurka neurtuko ditu, Valverderen azken partidan. Entrenatzaile zuri-gorria etxean egingo duen azken prentsaurrekoan agertu da eta partidaz, klubean izandako ibilbideaz eta Kopako garaipenaz hitz egin du bertan. (Bideoa gazteleraz).
Ane Azkonak Athleticen jarraituko du 2028ra arte
Aurrelari nafarrak hamar urte beteko ditu azaroan debuta egin zuenetik, eta bi denboraldiz luzatu du kontratua.
Athleticek bana egin du Celtarekin, aurtengo Ligan San Mamesen jokatu duen azken partidan
Swedbergek galiziarrak aurreratu ditu lehen zatian eta Iñaki Williamsek, berriz, berdinketa egin du bigarrenean. Valverderen eta Lekueren azken partida izan da Katedralean.
Valverde: "Iritsi gara lehen solairura, ea pixka bat gorago iritsi gaitezkeen"
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, "zapore onarekin" agur esan nahi duela azpimarratu du, Celtaren aurka garaipena eskuratuta; denboraldi "zail" baten ostean San Mamesen jokatuko duen azken partida izango baita.
Egiluzek min hartu du berriro eskuineko belaunean
Erdiko atzelariak haustura du berriro eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko plastian.
Dani Vivianek bihurdura bat dauka orkatilan, eta Celtaren aurkako partidarako baja izan daiteke
Athleticeko atzelaria, asteazkenean, Bartzelonan, Espanyolen aurka jokatutako partidaren atsedenaldian kendu behar izan zuen Ernesto Valverdek. Vivianek bere eskuineko orkatilaren kanpoko alboko lotailuan lesio bat du.
Yeray Alvarez: “Taldea minduta dago, baina aurrera begiratzea besterik ez zaigu geratzen"
Athleticek 2-0 galdu du Espanyolen aurka, eta horrek "inoren lurraldean" egotetik atera ditu, Yeray Alvarezek azaldu duenez. EA Sports Ligan bizi den egoera kontuan hartuta, atzelariak argi dauka: "Final bati bezala begiratu behar diogo Celtaren aurkako partidari".