Yerayri asteazken honetan egingo diote ebakuntza aduktorean, eta Nico Williamsek giharretako lesioa du
Yeray Alvarezi ebakuntza egingo diote minduta duen aduktorean, asteazkenean. Nico Williamsek, bestetik, lesioa du "saihetsarteko giharretan", Athleticek astelehen honetan argitaratutako mediku txosten batean jakinarazi duenez.
Yerayri asteazken honetan egingo diote ebakuntza minduta duen aduktorean, Santurtziko San Juan de Dios ospitalean. Almeriaren aurka San Mamesen jokatutako partidan hartu zuen min, eskuin hankako aduktore luzean.
Nico Williamsek, bestetik, Espainiako selekzioaren kontzentraziotik bueltatu behar izan zuen, saihetsarteko giharretan lesioa duelako, 8. eta 9. saihets hezurren artean, atzealdean. Beraz, ikusi egin beharko da nola doan egunotan, igandean Bartzelonaren aurkako ligako neurketa joka dezakeen ala ez jakiteko.