Villalibrek kontratua berritu du Athleticekin 2025era arte
Asier Villalibrek Athleticen jarraituko du 2025eko ekainaren 30era arte, ostiral honetan (urtarrilak 20) klubarekin kontratua berritu ostean. Gernika-Lumoko aurrelariari 2023ko ekainaren 30ean bukatzen zitzaion kontratua, eta beste bi urtez luzatu du.
Villalibrek 103 partida ofizial jokatu ditu lehen taldearekin, guztira 13 gol sartuta. Lehen taldera iritsi aurretik, Bizkaiko jokalariak 38 gol sartu zituen Bilbao Athleticekin.
Hauxe adierazi du Asier Villalibrek Athleticekin kontratua berritu ostean: "Pozik nago kontratua berritu dudalako. Athletic nire bizitzako taldea da. Txikitatik gozatu dut Athleticez, eta harro nago lotura luzatu dudalako. Dagoeneko urte batzuk daramatzat hemen, momentu oso onekin, eta hain onak izan ez diren beste batzuekin, baina klubak nigan duen konfiantza sentitzen dut. Nik ere neure buruan eta Athleticengan sinisten dut, eta hori da garrantzitsuena".
Zure interesekoa izan daiteke
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Jon Uriarte, Athleticen gizonezkoen taldeak 2025-2026 denboraldian egindakoaz: “Etsigarria izan da”
Bilboko klubearen presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendariak agerraldia egin dute, asteartean, San Mamesen, denboraldiaren gaineko hausnarketa egitea helburu. Uriartek eta Gonzalezek, Athleticen lehen taldeak egindakoaz gain, Edin Terzic entrenatzaile berria eta Nico Williams ere izan dituzte hizpide, besteak beste.
Jon Uriarte: “Saiatu behar gara dugun talentua bertan gera dadin”
Jon Uriarte Athleticen presidenteak taldeak egindako denboraldiaren balorazioa egin du astearte honetan, prentsaurrekoan. Aurreikusitakoa baino sasoi okerragoa egin dutela onartu du.
Irene Oguizak Athleticekin berritu du, 2029ra arte
Klub zuri-gorriaren lehen taldeko kapitainak hiru urtez luzatu du bere kontratua. Oguizak zazpi denboraldi daramatza goreneko mailan, Athleticen denak, eta, epe horretan, 113 partida ofizial jokatu ditu, 14 gol sartuta.
Unai Egiluzi beste ebakuntza bat egin diote eskuin belaunean
Orain dela hamar hilabete egindako ebakuntzan jarritako mentua ordezkatu diote, entrenamendu batean hautsi egin zitzaiolako.
Iñaki Williams, Munduko Txapelketarako, Ghanaren deialdian
Horrenbestez, lau izango dira Munduko Txapelketan parte hartuko duten jokalari zuri-gorriak.
Athleticek iragarri du Nerea Nevadok, Maite Zubietak eta Marta Sanadrik ez dutela taldean jarraituko
Nevadok eta Zubietak klub zuri-gorriarekin berritzeko aukera zuten, eta ez dute onartu; Sanadrik ere, 2025-2026 denboraldian Alavesen utzita jokatu ostean, ez du Bizkaiko taldean jarraituko.
Athleticek Alhama jipoituz itxi du liga (4-1)
Athletic Clubek 4-1 irabazi dio Alhamari Lezaman jokatu den F Moeve Ligako azken jardunaldiko partida. Daniela Agotek, Ane Camposek (2) eta Jone Amezagak egindako golek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta denboraldiari zapore onarekin agur esan diote.
Nico: “Ezin izan diot nire taldeari lagundu, eta Munduko Txapelketan neure burua aldarrikatu nahiko nuke"
Athletic Clubeko jokalariak denboraldian bere taldeari "lagundu ezin izateagatik" sentitzen duen frustrazioaz hitz egin du, eta Munduko Txapelketan bere balioa erakutsi nahi duela nabarmendu du.
Olatz Santanak ez du Athleticen jarraituko
Hernaniko atezaina joan den udan iritsi zen Lezamara, eta 5 partida jokatu ditu talde zuri-gorriarekin.