Asier Villalibre
Alavesek penaltietan irabazi du denboraldiaurreko azken partida
Alavesek amaitu du denboraldiaurrea. Quique Sanchez Floresen taldeak Racingen aurka jokatu du Sardineron, Nando Yosu saria jokoan zuela, eta penaltietan lortu du garaipena (7-8), bana berdinduta amaitu ostean. Mantilla (bere atean sartu du gola Youssefen jaurtiketa bat desbideratuta) eta Villalibre izan dira partidako golegileak.
Villalibrek 2029ra arte sinatu du Racingekin
Gernikako aurrelaria Kantabriako taldeko jokalaria da orain, klubak bere lagapenean jasotako erosketa aukera gauzatu ondoren.
Asier Villalibrek Racing Santanderren jarraituko du, EA Sports Ligan
Gernikako aurrelariak Hypermotion Ligan jokatu du 2025-2026 denboraldia, Alavesek utzita. Rancingek lehen mailara igoera lortuz gero, Kantabriako taldeak jokalaria derrigor erosiko zuela adostu zuten bi taldeek, eta, beraz, bizkaitarrak Racingen jarraituko du.
Racing Lehen Mailara itzuliko da 14 urteren ondoren
Valladolid menderatu eta Almeriak bere partida galdu ostean, igoera matematikoki ziurtatu du Kantabriako taldeak.
Asier Villalibre: "Askoz hobeto sentitzen naiz"
Asier Villalibre Racing taldean jokatzen ari da aurten, Athleticen eta Alavesen aritu ostean. Oso gustura dagoela azpimarratu du, "betiko Asier" sentitzen dela adierazteaz gain.