Athleticeko bazkide konpromisarioek 135,8 milioi euroko aurrekontua onartu dute 2022-2023 denboraldirako
Athleticek 135,8 milioi euroko aurrekontua izango du 2022-2023 denboraldirako, asteazken honetan (urriak 26) bazkide konpromisarioek onartu egin baitituzte klubeko zuzendaritzak aurkeztu dituen kontuak Euskalduna Jauregian egin den Ohiko Batzar Nagusian.
Denboraldi honetarako 135,8 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du klubeko zuzendaritzak, 5,9 milioiko defizita aurreikusita, eta onatua izan da 471 aldeko botorekin (% 66,4). Kontrako botoak 135 (% 19) izan dira, 18 konpromisariok zuriz bozkatu dute, eta 80 abstenitu egin dira.
Lehenago, iragan denboraldiko (2021-2022) kontuak, 10,6 milioi euroko galerak izan dituztenak, onartu dituzte konpromisarioek, aldeko 524 botorekin (% 76,3); kontrako botoak 179 (% 17) izan dira, zuriz 18 konpromisariok bozkatu dute, eta 23 abstenitu egin dira.
Bestalde, Aitor Elizegi presidente izan zuen zuzendaritzak ekainaren 24ko hauteskundeetara arte egin zuen kudeaketa ere bozkatu da Ohiko Batzar Nagusian; honek ere babesa jaso du, aldeko 441 botorekin (62,7%). Aurkako botoak 179 (% 25,46) izan dira, zuriak 21, eta 62 abstenitu egin dira.
Batzar honetan Euskalduna Jauregira gerturatu diren bazkide konpromisarioek lehenengoz bozkatu dute telekomando elektroniko bidez; gainera, estreinakoz, boto telematikoa eman ahal izan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.