Berdinketa Kopari begira dauden Athleticen eta Levanteren artean
Athleticek bana (1-1) berdindu du Levanteren aurka Ciutat de Valencia estadioan jokatu duen Ligako 25. jardunaldiko partida. Bi taldeak sailkapenaren erdialdean daude, eta Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan indarrak neurtuko dituzte berriro, ostegunean.
Baloiaren jabe egin da Athletic hasieratik, eta abagune argiak izan ditu markagailuan aurretik jartzeko. Munianek izan du gola sartzeko lehen aukera, baina baloia ez da sare barrura sartu Aitor atezainarengan eta zutoinean jo ostean. Jaun eta jabe izan da Marcelino Garcia Toralek zuzentzen duen taldea, eta Levante ezinean ibili da. Hala ere, abagunerik sortu gabe, Vencedorrek baloia galdu du pase oso txar bat emanda, De Frutosek jaso du, area barruan sartu da, eta Nuñezek penaltia egin dio, gorputza sartu beharrean lurrera bota eta Levanteko jokalaria zangotrabatuta. Jaurtiketa Roger Martik egin, eta 1-0ekoa sartu du 32. minutuan.
Gola jaso ostean, talde zuri-gorria izan da nagusi. Williamsek pase luze bat bikain kontrolatu du area barruan, baina errematea Aitor Fernandez atezainak desbideratu du. Neurketako 42. minutuan, Athleticek falta atera, Raul Garciak buruz jo, eta Williamsen errematea kanpora Joan da Rober Pierrengan jo ostean. Atsedenaldira iritsi orduko, zuri-gorriek jokaldi ona egin dute, baina Aitorrek gelditu du Berenguerren jaurtiketa.
Bigarren zatiari ondo ekin dio Athleticek, 52. minutuan Rober Pierrek penaltia egin baitio Berenguerri. Jaurtiketa egiteko ardura Raul Garciak hartu, eta banakoa (1-1) jarri du markagailuan.
Neurketa berdindu ostean, talde bizkaitarrak nagusi izaten jarraitu du, baina lehen zatian baino gehiago kosta zaio abaguneak sortzea. Unai Nuñezek gertu izan du gol 67. minutuan, nahiz eta Portugaletekoak kanpora errematatu duen Caparen erdiraketa on baten ostean. Ondoren, Aitor Fernandezek ondo gelditu du Iñigo Martinezen jaurtiketa.
Levantek bigarren zatian izan duen lehen abagunea 75. minutuan iritsi da, gutxigatik kanpora joan den Roger Martiren errematearekin. Bost minutu beranduago, De Frutosek pase luzea jaso du, area barruan sartu da, eta Unai Simon atezainak desbideratu du jaurtiketa.
Partidako azken txanpan bi taldeetako bat ere ez da gai izan abagune argiak sortzeko, ahalegina egin duten arren, eta norgehiagoka bana berdinduta amaitu da.
Fitxa teknikoa:
1. Levante: Aitor, Son, Coke (Miramon, 57. min), Duarte, Rober Pier, Clerc, De Frutos (Sergio Leon, 84. min), Vukcevic (Malsa, 57. min), Rochina, Morales (Dani Gomez, 73. min) eta Roger (Toño, 84. min).
1. Athletic Club: Unai Simon; Capa, Nuñez, Iñigo Martínez, Balenziaga (Lekue, 67. min); Berenguer (Villalibre, 76. min), Vencedor (Oier, 84. min), Vesga, Muniain (Morcillo, 67. min); Williams (De Marcos, 76. min) eta Raul Garcia.
Golak: 1-0, 34. min: Roger, penaltiz. 1-1, 56. min. Raul Garcia, penaltiz.
Epailea: Diaz de Mera. Txartel horiak atera dizkie Coke, Vukcevic eta Son Levanteko jokalariei, baita Morcillo Athleticeko futbolariari. Paco Lopez Levanteko entrenatzaileak ere txartel horia ikusi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Regok 2030era arte luzatu du kontratua Athleticekin
23 urteko jokalariak iazko abuztuan egin zuen debuta lehen taldearekin, eta 41 partida ofizial jokatu ditu ordutik.
Yuri Berchichek Athleticekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako
36 urteko ezker hegaleko atzelariak gutxienez beste denboraldi bat emango du talde zuri-gorrian. 2018an iritsi zen bertara, Paris Saint-Germain taldetik.
Nico Williams: “Nire kontratu osorik betetzea oraintxe bertan sinatuko nuke, baina futbolean edozer gerta daiteke"
Jokalari zuri-gorriak urte zaila izan du arazo fisikoen ondorioz, eta zale zuri-gorriek jasotako babesa itzuli nahi diela esan du. Williams Munduko Txapelketa jokatzen ari da egunotan, Espainiarekin.
Oscar de Marcos Athleticen talde teknikoan izango da, Edin Terzicek berak eskatuta
Guardiako futbolaria izan zen 573 partida jokatu zituen 2009 eta 2025 bitartean talde zuri-gorriarekin. Bilboko klubak orain zabaldu duenez, lan bikoitza izango du Lezaman: “jokalariak garatzea eta aldagelarekin konektatzea”.
Astralaga, Gara, Amaia Martinez, Artero eta Iribarren Athleticera itzuliko dira, utzita ibili eta gero
Iragan denboraldian F Ligako taldeetan utzita jokatu zuten bost jokalariek. Guztiek, Amaia Martinezek izan ezik (2028), 2027ra arte dute kontratua.
Unai Simon, Munduko Txapelketako lehen partida jokatuta, selekzioetako lau txapelketa handitan ibilitako Athleticen lehen futbolaria da
Atezain murgiarrak 2020ko Eurokopa (2021ean izan zen hori), 2022ko Munduko Txapelketa eta 2024ko Eurokopa jokatu zituen, eta, 2026ko Munduko Txapelketa kontuan izanik, selekzioetako lau txapelketa handi daramatza. Halaber, 2021ean, 2020ko olinpiar jokoetan ere aritu zen.
Athleticek Patricia Zugasti berritu du 2026-2027 denboraldirako
2023ko udan ailegatu zen Lezamara Riezuko aurrelaria, CA Osasunatik.
Edin Terzic: “Ohore bat da eta oso harro sentiarazten nau Athleticekoa izateak”
Athleticek entrenatzaile berriaren irudiak zabaldu ditu Lezama ezagutuz. Alemaniarrak ez du zalantzarik izan eta zaleei mezu bat bidali die: "San Mames sentitzeko irrikaz nago".
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Jon Uriarte, Athleticen gizonezkoen taldeak 2025-2026 denboraldian egindakoaz: “Etsigarria izan da”
Bilboko klubearen presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendariak agerraldia egin dute, asteartean, San Mamesen, denboraldiaren gaineko hausnarketa egitea helburu. Uriartek eta Gonzalezek, Athleticen lehen taldeak egindakoaz gain, Edin Terzic entrenatzaile berria eta Nico Williams ere izan dituzte hizpide, besteak beste.