Zazpi denboraldi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ainhoa Alvarezek agur esan dio Athletici eta futbolari

Galdakaoko atzelariak bere ibilbide profesionalari amaiera ematea erabaki du aro profesional berri bati ekiteko.
Ainhoa Alvarez. Argazkia: Athletic Club
Ainhoa Alvarez. Argazkia: Athletic Club

Ainhoa Alvarezek aurtengoa bere azken denboraldia izango dela erabaki du.

Atzelari zuri-gorriak amaiera emango dio Athletic Cluben 2009an hasitako ibilbideari, Lezamara La Mercedetik iritsi ostean. Galdakaon jaioa, Ainhoak aurrerapen handia izan zuen filial zuri-gorriarekin hasi zenetik, 2014ko maiatzaren 5ean lehen taldearekin debuta egin zuen arte. Juan Luis Fuentesek, bigarren taldeko fitxa zuenean eman zion aukera Athleticek Collerenseren aurka 2 eta 0 irabazi zuen Lezamako partida batean. Debuta egin eta urtebetera liga titulua lortu zuen Joseba Aguirre aulkian zegoela.

Klubaren kamiseta defendatu duen zazpi denboraldietan zehar 71 partida jokatu eta bi gol sartu ditu Lehen Mailan. Erdiko atzealdean indar fisiko handia eta sendotasuna erakutsi duen jokalaria izan da. 2016ko irailean, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen Huelvako Sportingen zelaian, Ligako bigarren jardunaldian, eta hurrengo denboraldiaren hasieran jokatzeko prest egon zen.

Galdakaotarrak futbol zelaiak utziko ditu, baina ez kirola; izan ere, UPV/EHUn Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietan graduatu ondoren, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzan aritzeko oposizioak egingo ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X