Athleticeko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen entrenamenduak, bertan behera
Athleticeko emakumezkoen zein gizonezkoen lehen taldeen eta Bilbao Athleticen entrenamenduak bertan behera geratu dira koronabirusagatik, astelehen honetan klubak jakinarazi duenez. Hiru talde hauek, asteartean lanera bueltatzea zuten aurreikusita.
"Emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeetako eta Bilbao Athleticeko futbolariek lansaio pertsonalizatuak egingo dituzte euren etxeetan, lehenagotik markatutako jarraibideekin", adierazi du Athleticek.
Ostiralean egin zituzten asteko azken entrenamenduak gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek, eta koronabirusaren pandemiaren eboluziaren zain, asteartean zuten aurreiksuita entrenamenduetara bueltatzea Lezamako kirol instalazioetan. Gainerako mailetako taldeen lana ostegunean eten zuen klubak.