Athletic lanera bueltatu da Gabonetako atsedenaldiaren ostean
Athletic lanera bueltatu da larunbat honetan, Gabonetako oporraldiaren ostean. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeko jokalariek lehen lan-saioa egin dute urtarrilaren 7an Celtaren aurka jokatuko duten partidari begira.
Entrenamenduan ez da ezustekorik egon. Lan-saioa baino lehen Aitor Elizegi presidenteak talde-teknikoarekin eta jokalariekin hitz egin du. Ondoren, entrenamendua ikusi du presidenteak.
Mailari eustea izango da Athleticen helburua urte berrian, 2019an. Zuzendaritza-Batzorde berriarekin, jokalariren bat edo beste fitxatzea espero dute zaleek, eta bolo-bolo dabiltzan izenak Ibai Gomezenak eta Fernando Llorenterenak dira.
Lehen taldearen plangintza abenduaren 29ra arte:
ABENDUAK 29, larunbata
18:30 Lan saioa Lezaman.
ABENDUAK 30, igandea
10:30 Lan saioa Lezaman. Ateak itxita, lehen hamabost minutuak irekita hedabideentzat.
18:30 Lan saioa Lezaman.
ABENDUAK 31, astelehena
10:30 Lan saioa Lezaman. Ateak itxita, lehen hamabost minutuak irekita hedabideentzat.
URTARRILAK 1, asteartea
Atseden eguna.
URTARRILAK 2, asteazkena
18:30 Lan saioa Lezaman.