2018ko HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Elizegi da Athleticeko presidente berria

Enpresari santutxuarrak 85 botoko aldearekin irabazi du, eta, horrenbestez, klub zuri-gorriaren historiako 32. agintaria izango da datozen lau urteetan.
Aitor Elizegi
Aitor Elizegi. Argazkia: EFE

Aitor Elizegi izango da Athleticeko presidentea datozen lau urteetan berak irabazi baititu ostegun honetan klub zuri-gorriak egin dituen hauteskundeak. Enpresari santutxuarrak 9.264 (% 47,90) bazkideren babesa lortu du, hau da, bere aurkaria zen Alberto Uribe-Echevarriak baino 85 boto gehiago. Izan ere, aurreko zuzendaritzako kontulariaren alde 9.179 (% 47,46) bazkidek egin dute hautua.

Horrez gain, 781 boto zuri egon dira (% 4,04) eta 166 baliogabe (% 0,60)

 

Horrenbestez, Elizegi klub zuri-gorriaren historiako 32. agintaria izango da datozen lau urteetan, eta 2011. urtetik zeregin horretan ibili den Josu Urrutiaren lekua hartuko du.

 

%46ko partaidetza

Athleticeko 2018ko hauteskundeek % 46ko partaidetza izan dute egunean zehar, bozkatzeko eskubidea zuten 41.354 bazkideen artetik 19.060 bazkidek eman baitute euren boza. Horiei posta bidez bozkatu dutenen bozak batu behar zaizkie (280).

Nahiz eta hauteskunde hauetan 2011n baino 7.494 bazkide gehiagok izan duten beren iritzia agertzeko aukera, azken hiru hauteskundeetan izan den parte-hartze txikiena egon da. Hala, 2011n, Josu Urrutia presidente hautatu zutenean, partaidetza % 62koa izan zen. 2007an, berriz, Fernando Garcia Macuak irabazi zituen hauteskundeetan, parte-hartzea % 51ra iritsi zen.

Kirol arloa

Aitor Elizegik hauteskunde-kanpainan zehar azaldu duenez, Alkorta eta Ayarza ditu arlo honetan bidelagun, biak ala biak Athleticeko jokalari ohiak, eta Lezama gidatzeko ardura hartuko dutenak. Bestalde, kirol arloa Ricardo Hernani, Oscar Beristain eta Oscar Arcekin osatuko dute. Azpimarragarria dugu ere, Manolo Delgado, prestatzaile fisiko ohia, kanpo-harremanetan arituko dela bere hautagaitzaren barnean.

Lezama

Elizegiren hitzetan, "osasun asko ikusten dut Bizkaiko harrobiko futbolean eta instalazio hobeak". Gainera, jokalari asko hezitzen daudela azpimarratu du. Bere proposamen aipagarrienen artean honakoa dugu: talde zuri-gorriaren eragin eta indarra beste kirol batzuetarako zabaltzea". Horrekin batera, saskibaloia adierazi du gako harreman honen gako gisa, zera azalduz: "Ziur naiz Athleticek Bilbao Basketi laguntzeko bidearekin bat egingo duela".

Arlo ekonomikoa

Bai, Athletic! Bai, Elizegi! taldearen proposamen ekonomikoaren baitan, Athletic marka sustatu nahi du taldearen diru-sarrerak handitzeko bidean. Juan Carlos Ercorekak zuzenduko duen Athletic Fundazioa ere bere proposamenaren ardatz nagusietako bat da. Ercorekarekin batera gainera, Gontzal Suances jokalari eta entrenatzaile ohia izango du kirol-aholkulari lanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X