Lesioa gainditu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iker Muniainek alta jaso du

Iker Muniainek Athleticeko medikuen alta jaso du. 2017ko irailaren 28an min hartu zuen, eta jada sendatu da bere eskuin belauneko aurreladeko lotailu gutuzatuaren haustiratik.

Iker Muniain, larunbatean jokatzeko prest

Iker Muniainek Athleticeko medikuen alta jaso du. 2017ko irailaren 28an min hartu zuen Zoryaren aurkako Europa Ligako patidan eta haustura izan zuen eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gutuzatuan. Muniainek Athleticen telebistan adierazi duenez, "sendatze-prozesua bikain joan da".

"Muniainen eboluzioan ez da arazorik egon eta hobekuntza klinikoa dela medio, taldearekin lan fisiko-teknikoa egitea baimenten dio", adierazi du Athleticeko medikuen osasun-parteak.

"Zorionez dena bikain joan da, sendatze-prozesuan izan ditudan sentsazioak ezin izan dira hobeak izan, eta oso ondo aurkitzen naiz entrenamenduetan, edozein eratako ariketak egiten. Oso pozik nago alta jaso dudalako, eta nire taldekideei lagundu ahal izatea espero dut denboraldia amaitzeko geratzen diren partidetan", esan du Muniainek. Erdilari zuri-gorriak gaineratu duenez, "gogo itzela dut lagundu nauen jendeari eman didan babesa eskertzeko. Eskerrak eman nahi dizkiet, asko lagundu nautelako".

Behin Muniainek alta jasota, Mikel Rico eta Yeray Alvarez dira min hartuta dauden jokalari bakarrak. Bi jokalari hauek, "sendatze-prozesuarekin jarraitzen dute, eta lan-karga handitzen doaz pixkanaka", jakinarazi du Athleticek.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X