Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek partida bakarra galdu du talde alemaniarren aurka San Mamesen

Sei aldiz jokatu du talde alemaniarren aurka Bilbon, hirutan garaipena lortu du, birritan berdindu eta behin bakarrik galdu du. Porrota Werder Bremenen (0-3) aurka izan zen, 2009ko abenduaren 16an.
Raul Garcia. Argazkia: EFE
Raul Garcia, Athleticek Schalke 04ren aurka jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Athleticek Hertha Berlinen aurka jokatuko du ostegunean San Mamesen Europa Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida. Estatistikei begiratuta, zuri-gorriek behin bakarrik galdu dute talde alemaniarren aurka etxean jokatu dituen sei aldietan.

Bizkaiko taldeak jaso zuen porrot bakarra Werder Bremenen aurka (0-3) izan zen 2009ko abenduaren 16an. Europa Ligako neurketa izan zen, eta Athletic hurrengo faserako sailkatuta zegoen. Pizarro, Naldo eta Rosenberg izan ziren golegileak.

Alemaniarren aurka San Mamesen jokatutako beste bost partidetan, Athleticek hiru garaipen eta bi berdinketa lortu zituen. Azken garaipena, Ausburgoren aurka izan zen 3-1eko emaitzarekin; Adurizek bi gol sartu zituen, eta Susaetak bat. Lehen garaipena 1968-1969. denboraldiko Ferias Kopan lortu zuen Athleticek Eintracht Francforten aurka 1-0eko emaitzarekin eta Fidel Uriarte izan zen golegilea. 1986-1987. denboraldiko UEFA Kopan Magdeburgori irabazi zion Athleticek (2-0) Txetxu Gallegoren eta Pizo Gomezen golekin.

Katedralean talde alemaniarrek lortu zituzten berdinketa biak, binako (2-2) emaitzekin amaitu ziren: 1971-1972. denboraldian Eintracht Braunhweigen aurka (Uriarte eta Rojo II/Erler eta Brundl) eta 2011-2012. denboraldian Schalke 04ren aurka (Ibai Gomez eta Susaeta/Huntelaar eta Raul). Azken denboraldi honetan, Europa Ligako finala jokatu zuen Athleticek.

Athleticek San Mamesen talde alemniarren aurka jokatutako partidak:

1969-1-8    Ferias Kopa   Athletic Club-Eintracht Francfort      1-0

1971-11-3   UEFA Kopa        Athletic Club-Eintracht Braunschweig   2-2

1986-9-17   UEFA Kopa        Athletic Club-Magdeburgo               2-0

2009-12-16  Europa Liga     Athletic Club-Werder Bremen            0-3

2012-4-5    Europa Liga      Athletic Club-Schalke 04               2-2

2015-9-17   Europa Liga     Athletic Club-Augsburgo                3-1

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X