Zazpigarren urtez jarraian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bazkideen babesa jaso du berriro ere Urrutiak

Batzarrean Kepa Arrizabalagaren kontratua berritzearen garrantziaz hitz egin zen ere.
Iragarkia
urrutia_
18:00 - 20:00
Urrutia: 'Momentuz, ilusioa daukagu, Liga hasi baino ez da egin'

Athletic Clubeko aurreko ekitaldi ekonomikoari dagozkien urteko kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketa onartu egin dituzte bazkideek.

Bide batez, ontzat emean dituzte hurrengo ekitaldi ekonomikorako aurrekontua eta Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamena. Zazpigarren urtez jarraian Josu Urrutiak bazkideen babesa izan du, halere, Kepa Arrizabalagaren kontratua berritzearen garrantziaz hitz egin zen ere eta argi utzi zuen zerbait egin behar zela.

Bozketaren emaitzak

Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

Bai: 563 (% 77,88)

Ez: 121 (% 16,76)

Zuri: 23 (% 3,13)

Baliogabeak:5 (0,69% )

Orotara: 712

Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

Bai:569 (% 78,81)

Ez: 116 (% 16,07)

Zuri: 18 (% 2,49)

Baliogabeak:8 (% 1,11)

Orotara: 711

Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.

Bai: 264 (% 36,07)

Ez: 388 (% 53,74)

Zuri: 38 (% 5,26 )

Baliogabeak:9 (% 1,25)

Orotara: 699

Azkenik gai-zerrendaren azken bi puntuak jorratu dira: Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamenak eta bazkideek egindako proposamenak.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X