0-1 Mallorcaren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adurizek berriro erabaki du Athleticen alde

Aurrelalri zuri-gorriak lehenengo zatiko 10. minutuan lortu du 0-1ekoa. Bielsaren mutilek defentsan asko sufritu dute, eta Gorka Iraizozek gelditu erabakigarriak egin ditu.
Mallorca-Athletic. Argazkia: EFE

Athleticek hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Mallorcan (0-1) Aritz Adurizek lehenengo zatiko 10. minutuan eskuratutako golari esker. Zuri-gorriek 0-1ekoari esuteko asko sufritu dute defentsan, eta Gorka Iraizozek gelditu erabakigarriak egin behar izan ditu.

Gorka Iraizoz eta Aritz Aduriz izan dira aurreneko zatiko protagonista nagusiak. Gipuzkoako aurrelariak zuri-gorrien gola eskuratu du, eta Nafarroako atezainak sei gelditu erabakigarri egin ditu. Athleticen gola norgehiagokako 10. minutuan heldu da. Adurizek Iraolaren errematea ederki aprobetxatu du, eta burukada indartsu batekin Aouate gainditu du (0-1).

Marcelo Bielsaren taldeak atzerapauso nabarmena eman du 0-1ekoarekin, eta Caparrosen mutilak erasoan murgildu dira. Hala ere, Gorka Iraizozek bi gelditu ikusgarri egin ditu Giovaniren eta Victorren saiakerak desbideratzeko. Hemedek ere abagune ederra izan du, 34. minutuan, baina nafarrak beste gelditu erabakigarri bat egin behar du. Atsedenaldia heldu aurretik Adurizek bigarrena lortzeko aukera polita izan du, baina bere jaurtiketa zutoin ondotik kanpora joan da.

Bigarren zatiko aurreneko minutuetan Joaquin Caparrosen mutilek gola eskuratzeko beste abagune oso argi bat izan dute, baina Victorrek baloia kanpora bidali du. Pixkanaka, Athleticek partidaren kontrola hartu du, baina zuri-gorriek ez dituzte aukerak sortu. Bielsaren taldearen abagune argiena Aritz Adurizek izan du, 69. minutuan, baina Aouatek ederki desbideratu du donostiarraren errematea.

Mallorcak erasoko postuetan jokalari asko bildu ditu, eta Athleticek defentsa sendotu du. Zuri-gorriek atzean asko sufritzen jarraitu dute, baina baloiren jabetza ondo kontrolatu dute, eta Bilboko taldeak hiru puntuak eskuratu ditu

Fitxa teknikoa:

0 - Mallorca: Aouate; Nsue, Nunes, Geromel, Bigas; Arizmendi (Alfaro, 85. minutua), Marquez (Marti, 73. minutua), Pina, Dos Santos (Brandon, 73. minutua); Victor eta Hemed.

1 - Athletic Club: Iraizoz, Ekiza, Iraola, Laporte, Aurtenetxe; Susaeta (Ibaiz Gomez, 63. minutua), San Jose, De Marcos (Gurpegui, 78. minutua), Ander Herrera; Muniaín (Toquero, 87. minutua) eta Aduriz.

Golak: 0-1, 10. minutua: Aduriz

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X