1-0
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du San Mamesen

1-0 irabazi dio talde zuri-gorriak Celtari Adurizek sartutako golarekin. Hiru puntu hauei esker, talde bizkaitarra jaitsiera postuetatik aldendu da.
Athleticeko jokalariak Adurizek Celtari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Celtaren aurka San Mamesen. Adurizek sartu zuen partidako gol bakarra, 33. minutuan (1-0). Igandean eskuratutako hiru puntuei esker, jaitsiera postuetatik aldentzen da talde zuri-gorria.

Partida hasieran parekotasuna izan zen nagusi, eta bi taldeei asko kosta zitzaien abaguneak sortzea. Iago Aspasek area kanpotik egindako jaurtiketa bat, eta Aurtenetxek eragotzi duen Mario Bermejoren errematea izan dira lehen hogeita bost minutuetako abagune bakarrak. Hurrengo jokaldian Ibai Gomezek Athleticen lehen abagunea sortu zuen area kanpotik egindako jaurtiketa desbideratu batekin.

Une horretan hasi zen Athletic hobeto jokatzen, eta Celtak defendatzen zuen ate ingurura arriskuarekin iristen hasi zen. Ondorioz, 33. minutuan Adurizek 1-0ekoa sartu zuen Ibairen erdiraketari amaiera bikaina emanez.

Gola hartuta Celta saiatu zen berdinketa bilatzen, baina Athleticek ondo egin zuen lan defentsa lerroan, eta talde galiziarrak ez zuen abagunerik sortzeko aukerarik izan. Horrenbestez, partida Athleticen aldeko 1-0ekoarekin iritsi zen atsedenaldira.

Bigarren zatia ero hasi zen, baina abaguneak urriak izan ziren. Area barruan jokaldi nahasiak sortzen zituen Celtak, eta Athleticeko defentsak ez zuen arazo gehiegirik izan. Lehen minutuak pasata Athletic nagusitzen hasi zen, eta aurkariaren ate ingurura arriskuarekin iristen hasi ziren zuri-gorriak. 2-0ekoa gertu zegoela ematen zuen, baina De Lucasek berdinketa lortzeko aukera izan zuen 71. minutuan. Iraizozek bikain erantzun zuen De Lucasen aurkako buruz burukoan.

Azken minutuetan Celtak baloi luzeen bitartez min egin nahi zion Athletici, baina Bielsak zuzentzen duen taldeak ez du arazo handiegirik izan defentsako lanean. Partidako azken minutuan Krohn-Delhik berdinketa lortzeko aukera izan zuen, baina bere jaurtiketa zutoina urratuz kanpora joan zen. Horrenbestez, talde bizkaitarrak garaipena lortu zuen 1-0eko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic: Iraizoz; Ramalho, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; San Jose; Susaeta (Toquero, 88. min), De Marcos, Herrera (Laporte, 90. min), Ibai (Muniain, 76. min); eta Aduriz.

0 - Celta: Javi Varas; Hugo Mallo, Vila, Tuñez, Roberto Lago; Natxo Insa (De Lucas, 60. min), Oubiña; Augusto Fernández, Bermejo (Toni, 75. min), Krohn-Dehli; Iago Aspas.

Gola: 1-0, 33. min: Aduriz.

Epailea: Fernando Teixeira Vitienes.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X