Prentsaurrekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrutia: 'Filtrazioen kontua penagarria da, eta txarra Athleticentzat'

Filtrazioen kontua izan da nagusi Athleticeko presidentearen prentsaurrekoan. Llorente Athleticeko jokalaria dela gaineratu du, eta Amorebietarekin kontratua negoziatzen ari direla esan du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Urrutiak azken polemikez hitz egin du, Ibaiganen

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak prentsaurrekoa eman du ostegun honetan Ibaiganen. Ohiko Batzarreko kontuak astelehenerako utzi nahi dituela esan eta, jarraian, filtrazioen inguruan hitz egin du.

"Niretzat penagarria da edozein taldetan horrelako gauzak gertatzea, eta larriagoa da Athleticen gertatzen bada. Aldagelako gauzak, aldagelan geratu behar dira. Beraiei ere esan diet. Ez dut grabazioa entzun, ezta entzungo ere. Argi dago Athleticentzat ez dela positiboa. Ez dut ulertzen zergaitik egin den, ezta zein helbururekin ere. Pasatutako gauza bati bueltak ematea, atzeraka joatea da. Ez dut gaia mugitzen jarraitzea ulertzen", esan du Urrutiak.

Amorebietaren kontratu berritzeaz ez du asko hitz egin, negioziazioa zabalik dagoela gaineratu du: "Amorebietarekin berbetan gaude, eta jokalariak Athleticen geratu nahi duela uste dut, negoziazioa zabalik baitago. lanean gabiltza".

Kirol arloan, denboraldi hasieran egon diren istiluen gainean ere mintzatu da Athleticeko presidentea: "Batzuek ikuspegi txarra eman nahi dute. Gertatutako egoera asko bukatuta daude, baina norbaitek interesa du bukatuta dauden gaiak berriro azaleratzeko. Iaz norbaitek esan zuenez, Trabzonsporren aurka berdinduta urduritasuna zen nagusi. UEFAn puntu bakarra dugu, eta iaz, bost puntu gehiago genituen. Lehen partida irabaztea merezi genuen, bigarrena ondo galduta dago. Ligan iazko egoera berean gaude. Iragan denboraldian emandako irudi ona ematen saiatuko gara".

Llorenteri buruz galdetuta, Urrutiak argi utzi du bere garaian esandakoarekin aurrera jarraitzen duela. "Bere garaian erabaki bat hartu behar izan zen gaiaren inguruan, eta erabakia hartu genuen. Zaila da guztiok ados egotea. Llorente balio garrantzitsua da Athleticentzat. Athleticeko jokalaria da eta ahalik eta gol gehien sartzea nahi dut. Kontratua ez berreitzea erabaki zuen, baina iritziz aldatzen badu, ateak irekita ditu, eta kontratua berritzeaz hitz egingo genuke. Bere ideia, momentuz ez da aldatu", gaineratu du.

Mediaprorekin duten arazoaren inguruan, "11,4 milioi zor dizkigute, eta salaketa jarrita dago", esan du Athleticeko presidenteak.

Bestalde, 2008an Armado Ribeirori botila bota zion Betiseko jarraitzailea absolbitu dute epaitegiek eta Athleticek helegitea aurkeztuko duela baieztatu du gaur Urrutiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X