FITXAKETA BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko

Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.

Hanane Ait El Haj, Alaves Gloriosas

Hanane Ait El Hajek Alavesen atzealdea indartuko du 26/27 denboraldian. Argazkia: Alaves Gloriosas.

Alavesek iragarri du Hanane Ait El Haj fitxatu duela 26/27 denboraldian defentsa lerroa indartzeko. Jokalari marokoarra 1994an jaio zen, eta ibilbide oparoa egin du nazioartean. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Afrikako Emakumezkoen Kopa jokatzen ari da.

Klubaren arabera, "Hanane esperientzia, lidergoa eta ezkerraldetik erasoko profila emateko iritsi da Gasteizera. Ait El Haj ibilbide luzeko esker hegaleko atzelaria da, erasorako bokazio nabarmena duena eta bere taldearen jokoan eragiteko gaitasun handia duena. Baloia gidatzean ausarta da, aurkariak baloiarekin gainditzeko duen trebetasunagatik nabarmentzen da, eta baita jokaldien eraikuntzan etengabe parte hartzeagatik ere, beti kontrako zelaian irtenbidea eskainiz". 

"Defentsari dagokionez, Marokoko jokalaria lehietan duen intentsitateagatik eta oldarkortasunagatik nabarmentzen da. Lehiakorra eta baloi banatuetan sendoa da bere gaitasun fisikoari esker, eta taldeari sendotasuna eta oreka ematea ahalbidetzen dion pentsamolde irabazlea uztartzen ditu. Klubetan zein nazioartean eskarmentu handia duenez, Hanane Ait El Hajek Gloriosasen proiektuarekin bat egiten du, zelaiaren bi aldeetan hierarkia, nortasuna eta kalitatea emateko", azaldu du Alavesek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X