Juliette Vidal hegaleko frantziarrak Alavesen jokatuko du
Atzelari frantziarrak AS Saint-etienne, FC Basel, RSC Anderlecht eta Bayer Leverkusen taldeetan jokatu du.
Juliette Vidal ezker hegaleko frantziarra, Ibaian. Irudia: Alaves Gloriosas
Alavesek Juliette Vidal (Lille, Frantzia, 1999ko martxoaren 21a) kontratatu du 2026/27 denboraldirako.
Talde babazorroak ohar batean azaldu duenez, ezker hegalekoa Gasteizera iritsi da, Europako futbolean ibilbide "luzea" izan ondoren. AS Saint-etienne, FC Basel, RSC Anderlecht eta Bayer Leverkusen taldeetan jokatu du.
"Bere kalitate teknikoarekin, baloia oinetan duela, aurkariaren presioa gainditzeko gaitasuna du, baita jokoaren erritmoa bizkortzeko ere, eta ezker hegalean bere taldearentzat abantailak sortuz", gaineratu du Alavesek.
"Defentsa lanetan, Juliette bere intentsitateagatik, indar fisikoagatik eta neurketa osoan zehar esfortzuak errepikatzeko gaitasunagatik nabarmentzen da", ziurtatu du.
"Gainditzen zaila den atzelaria da, fidagarria eta nazioartean ibilbide luzea izan duena, Juliette Vidal pieza berria da proiekturako, eta batez ere oreka eta eskarmentua emango dizkio taldeari", erantsi duenez.