ERAGOZPENAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du

Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.

Koski (Alavés) sufre una conmoción cerebral no grave por un golpe y deberá reposar

Koskik burmuineko kommozio arina du. Argazkia: Deportivo Alavés.

Ville Koski Deportivo Alaveseko jokalariak burmuineko kommozio ez larria du Torremironan (Girona) egindako entrenamenduan hartutako kolpe baten ondorioz. Gasteizko taldea kontzentratuta dago bertan, hurrengo denboraldia prestazen.

Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte. Osasun-protokoloa aplikatuz, futbolariak atseden hartu beharko du hurrengo egunetan. Hori dela eta, erdiko atzelari finlandiarra ez dago bihar Alavesek Girona FC taldearen aurka jokatuko duen partida jokatzeko moduan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X