Mikel Rodriguez, Alavesen jokalari berria
Getariako jokalaria Sanse taldetik iritsi da, eta 2031ra arte sinatu du. Alavesek bi milioi euro ordaindu dizkio Realari, eta Realak berreskuratu ahalko du futbolaria, lau milioi ordainduta.
Mikel Rodriguez, Alavesen jokalari berria. Irudia: Europa Press
Alavesek akordioa lortu du Realarekin Mikel Rodriguez fitxatzeko. Getariako jokalariak 2031ko ekainera arteko kontratua sinatu du. Hala ere, Realak erdilaria berriz erosteko aukera gordeko du, lau milioiren truke; Alavesek bi milioi ordaindu dizkio Realari.
Mikel Rodriguez Ulacia (2002ko apirilaren 3an, Getaria) Realaren bigarren taldetik dator. Joan den sasoian, 33 partida jokatu zituen, Hypermotion Ligan, eta 2 gol eta 2 asistentzia lortu zituen.
Futbolari getariarrak berehala egingo du bat talde arabarraren aurredenboraldiarekin, Quique Sánchez Floresen aginduetara.