Quique Sanchez Flores, Alaveseko entrenatzaile berria
Gasteizko klubak Eduardo Chacho Coudet ordezkatzeko aukeratu du 61 urteko entrenatzailea; izan ere, River Plate taldeak Coudet fitxatu du. Sanchez Flores, EA Sports Ligan, Getafe, Valentzia, Atletico Madril, Espanyol eta Sevilla zuzendu ditu. 2028ra arte sinatu du Alavesekin.
Quique Sanchez Flores, Sevillaren entrenatzaile zen garaian. Argazkia: Europa Press
Quique Sanchez Flores da Alavesen entrenatzaile berria, 2028ra arte, Gasteizko klubak iragarri duenez. Alavesek Eduardo Chacho Coudet ordezkatzeko aukeratu du 61 urteko entrenatzailea; izan ere, River Plate taldeak Coudet fitxatu du.
"Aulkietan ibilbide luzea eta kontrastatua du Quique Sanchez Floresek, eta eskarmentu handia du Ligan eta Europako txapelketetan. Bere ibilbidean zehar, Espainiako eta nazioarteko klub historikoak zuzendu ditu, eta ospe handiko eta izaera lehiakorreko prestatzailea da", adierazi du Alavesek, ohar batean.
Entrenatzaile berria berehala hasiko da Gasteizko taldea zuzentzen, Alavesek eta Valentziak igandean jokatuko duten partidan, Mestallan, hain zuzen ere.
Entrenatzaile lanetan, eta EA Sports Ligan dabiltzan taldeei dagokienez, Sanchez Floresek talde hauetan ibili izan da: Getafe, Valentzia, Atletico Madril, Espanyol eta Sevilla. Azken talde horretan 2023-2024 denboraldian ibili zen, eta hori zen, hain zuzen ere, orain arteko bere azken kargua.
Halaber, beste talde hauek entrenatu ditu: Benfica (Portugalen), Al-Ahli eta Al-Ain (Arabiar Emirerri Batuetan), Watford (Ingalaterran) eta Shanghai Shenshua (Txina).
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.